Skip to main content
bannerra

Ertzak

Ertzak | Lan istripuen arazoa

2014-10-09

Sei minutuz behin lan istripu bat gertatzen da Hego Euskal Herrian. 2014an,  33 langile hil dira lan istripu egon dira. Azken urteetan lan munduan egondako lan erreformak lan osasunean eragina izan dute? Adminiztrazioak patronalak eta langileak badugu prebentzio kultura, Zertan datza mutuen legea? Leire Txakartegi ELA sindikatuko Lan osasuneko arduraduna, Izaskun Urien Osalaneko zuzendaria, Ibon Zubeldia LAB sindikatuko lan osasuneko arduraduna.

 

 

Ertzak | Dirurik gabe bizi gaitezke?

2014-10-03

Gaur egungo sistema ekonomikoan posible da dirurik gabe bizitzea? Edozer salerosi daiteke? Dirua bera ere eros daiteke. Gaur egungo egoera ekonomikoa hobeto ulertzeko hiru ekonomialariren iritziak jaso ditugu. Hiru ertz: Jose Felix Tobar UEUko irakaslea eta ingeniaria, Luis Guridi EHUko irakaslea eta Yolanda Jubeto ekonomialaria.

Dena salerosi daiteke; dirua ere

2014-10-02

Dirua bera ere eros daiteke. Nola funtzionatzen du gaur egungu ekonomia errealak eta ekonomia finantzieroak? Krisia, murrizketak, lan baldintzen eskasia... Nola iritsi gara egoera honetara? Gaur egungo egoera ekonomikoa hobeto ulertzeko hiru ekonomialariren iritziak jaso ditugu.

Euskararen presentzia lan munduan oraindik ur tanta bat da

2014-09-26

Nolakoa da euskararen presentzia lan munduan? Gaur egun zenbat enpresek dituzte hizkuntza planak. Euskararen normalizazio prozesuan enpresa mundua eta lan mundua euskaratzea erronka izango da datozen urteetan. Euskara plan batek Hizkuntza ohiturak aldatzea dakar eta ohitura oro aldatzea ez da batere erraza. Kanpoko faktoreez gain, enpresa bat euskalduntzeak barne aldaketa eskatzen du, eta, beraz, oso prozesu luzea da.

Ertzak | Euskara lan munduan

2014-09-25

Lan esparrua euskalduntzeko bidea luzea bada azken urteetan egin dira aurrera pausuak. Nolakoa da euskararen presentzia lan munduan? Enpresarentzat euskara balio erantsia da? Hizkuntza integrazio eta kohesiorako garrantzitsua izan daite. Galderak erantzuteko prest bost honako adituak izango ditugu. Daniel Larrea Emunek kidea (Lan Mundua Euskalduntzeko Kooperatiba) Zigor Etxeburua Gipuzkoako Foru Aldundiko Euskara zuzendaria, Txarles Ranero Aek-ko Ahize programako arduraduna eta Olatz Olaso Euskara teknikaria.

Zein da alderdi politiko baten eguneroko lana?

2014-09-19

Zertarako erabiltzen dituzte euren indarrak, buruzagien eta militanteen ahalmenak? Bakoitzak bere antolamendua eta bere ideologia izanik Euskal Herriko egoeraren argazkia ateratzeko asmoz lau ikuspuntu landu ditugu.

 
bannerra

bannerra