Skip to main content
bannerra

Ertzak

Ertzak | Sexualitatea eta (ez)gaitasunak

2015-11-03

Sexualitatea eta ezgaitasunak landu ditugu. Edo beharbada ezagutzen ez ditugun gaitasun berriak dira? Gaiaren inguruan sortutako aurreiritziak asko dira, eta apurtzeko garaia da. Bide horretan lagun izan ditugu Agurtzane Ormatza eta Rosa Ugartemendia sexologoak.

Ertzak | Eraso sexistei aurre egitearen zilegitasuna

2015-10-27

Eraso sexisten inguruan luze aritu gara. Indarkeria estrukturala, medioen papera, berdintasunaren aldeko borrokan gizonek duten rola... Udan, Beldurra lekuz aldatuko dugu lelopean izandako manifestazioek sortutako eztabaida ere mahai gainean jarriko dugu, mugimendu feministari ahotsa emanez. Kattalin Miner, Idoia Arraiza, Izaskun Landaida eta Hegoa Ugalderekin hitz egin dugu.

Ertzak | Kaltetuak ahaztu ditugu?

2015-10-20

Auzi ezberdinetan kaltetuak izan diren pertsonen errealitatea berreskuratu nahi izan dugu. Santurtziko AGR-207 auzian, etxebizitza galdu zutenen 30 familien egoera, AHT lanen ondorioz euren lur eta baserrietan kalteak bizi izan dituztenen errealitatea, eta Eroski eta Fagorren finantza ekarpenen auzian kaltetuak izan zirenak gertutik ezagutu ditugu.

Ertzak | Eurogunea: batasunaren ikur ala desorekaren bultzatzaile?

2015-10-13

Eurogunea izan dugu hizpide. Greziak bizi duen egoera abiapuntu izanik, Eurogunea eta zorraren funtzionamendua aztertu ditugu. Zer gertatzen da herrialde batek zorra ordaintzeari uko egiten badio? Nola funtzionatzen du Europako Banku Zentralak? Eurogunea batasunaren sortzaile ala aberastasunaren desorekaren bultzatzailea da? Joseba Felix Tobar Arbulu eta Joseba Barandiaran ekonomialariekin hitz egin dugu.

Ertzak | Emakumeen Mundu Martxa

2015-10-06

"Gure gorputzak gure territorioak" lemapean, Europa ia osoa zeharkatu ondoren, irailean Euskal Herrian izan dugu Emakumeen Mundu Martxa. Zer den ezagutzeko saiakera berezia egin dugu Itziar Gandarias eta Jone Bengoetxearekin.

Ertzak | Munduko harresiak, gaitasun politiko ezaren isla?

2015-09-29

Atal berri honetan, munduko harresien inguruan hitz egin dugu. Immigrazioaren jarioari aurre egiteko, ustez segurtasuna bermatzeko... funtzio asko izan dituzte harresiek historian zehar. Helburu sozial, ekonomiko eta politikoak ezagutu ditugu, ondorioak bezala. Horretarako hiru aditurekin hitz egin dugu: Asier Blas, Txente Rekondo eta Mikel Aramendi.

 
bannerra

bannerra