Skip to main content
bannerra

IDEMtitateak

IDEMtitateak / Emakumea eta kartzela

2016-12-30

Kartzelan ematen diren harreman pertsonal zein sexualak, kanpoan dagoen bikoteari ezartzen zaizkion rolak, emakume presoen estigmatizazio bikoitza, guraso izatearena kartzelan, kartzelen arkitektura androzentrikoa eta beste izango dugu hizpide. Aipaturiko gaiez hitz egingo dugu Oihana Etxebarrieta, Edurne Bengoetxea eta Maria Ruiz emakumeekin.

IDEMtitateak / Politika parekidea al da?

2016-12-30

Emakumeek politikagintzan izan dituzten eta oraindik ere bizi dituzten arazoen inguruan aritu gara bost politikarirekin. Itxaso Atutxa (EAJ), Marian Beitialarrangoitia (Ezker Abertzalea), Ainhoa Aznarez (Podemos), Josune Ariztondo (EAJ) eta Uxue Barkos (Geroa Bai) elkarrizketatu ditugu. Familiak, herriko giroak eta ikasketek nola baldintzatu dieten ezagutu nahi izan dugu.

IDEMtitateak / Euskal estatua, baina feminista?

2016-12-27

Erabakitzeko eskubideaz eta Euskal Estatuaren sorreraz hainbeste hitz egiten den une honetan, hitz egin al da estatu berri horretan, emakume eta gizonek izan luketen tokiaz? Ezberdintasunean oinarritutako genero-sistemari aurre egingo al dio Euskal Estatuak? Ezer gutxi hitz egin da honi buruz, baina, ba al dago, Euskal Estatua eraikitzerik, feminismotik landu gabe? Jule Goikoetxeak, Idurre Eskisabelek eta Saioa Iraolak hausnartu dute horretaz

IDEMtitateak / Emakume kirolarien oztopoak

2016-12-25

Aisia da oraindik ere, askoren ustez, emakumeari zeharka bada ere mugatzen zaion eremua. Hain zuzen ere, kirola. Zergaitik daude emakume ugari kiroldegietan baina ez ordea tradizioz "gizonenak" izan diren beste kirol batzuetan? Nolako oztopoak bizi dituzte? Galdera hauei erantzuna ematen saiatu gara.

IDEMtitateak / Hirigintza eta generoa

2016-12-23

Hirigintzari begira jarri gara. Diskriminatzaileak al dira gure hiriak? hiriek ere rolen banaketa bultzatu eta babesten dute? Nola? galdera hauei erantzuna ematen saiatu gara Koldo Telleria, Izaskun Beunza eta Oihana Ruiz arkitektoen bitartez.

IDEMtitateak / Etxeko langileak, baldintzak eta zailtasunak

2016-12-16

Emakumeak nagusi diren zaintzaileen lanbide honetan, sakoneko eta egiturazko arazoa konpondu gabe dago. Horri buruz aritu gara Zaloa Ibeas LABeko emakumeen saileko buruarekin, Isabel Otxoa, Lan Harremanen Zuzenbideko irakasle eta Etxeko Langileen Elkarteko kidearekin eta Kristina Alfaro Gaztelango langilearekin.

 
bannerra

bannerra