Skip to main content
bannerra

Hamaikakoa

Eibarrek amaiera gazia eman dio denboraldi gozoari

2016-05-16

Espanyol 4 - Eibar 2. Armaginek beste porrot batekin agurtu dute denboraldia. Azken txanpa pattala izan bada ere, helburua bete eta denboraldi aparta burutu dute armaginek. Bestalde, Superligan, Realak 1-2 galdu zuen Zubietan Athleticen aurkako derbia, eta Oiartzunek ere porrota jaso zuen Levanteren eskutik. AItor Manterola, Iker Dorronsoro eta Aritz Olagoirekin aritu gara mahainguruan.

Realak garaipenarekin esan dio agur denboraldiari

2016-05-16

Valentzia 0 - Reala 1. Mikel Oyarzabalek azken unean egindako golari esker txuri urdinek garaipena eskuratu zuen Mestallan denboraldiko azken norgehiagokan. Orain hausnarketarako garaia zabaltzen da talde txuri-urdinean. Iker Dorronsoro, Aitor Manterola eta Aritz Olagoirekin aritu gara Realaren gaurkotasunaz.

Berdinketarekin agurtu du Eibarrek Ipurua

2016-05-09

Eibar 1 - Betis 1. Denboraldiko Ipuruako azken neurketan puntu bakarrarekin konformatu behar izan ziren armaginak. Sasoiko helburuak beteta ez zuten ezer jokoan. Xabier Isasa, Jon Eskudero, eta Iker Estalarekin aztertu dugu Eibarren egoera, eta Emakumezkoen Lehen Mailari ere errepasoa egin diogu.

Zubietako harrobiak eman zion garaipena Realari

2016-05-09

Reala 2 - Rayo 1. Txuri urdinek garaipena lortu zuten denboraldiko Anoetako azken norgehiagokan. Mikel Oyarzabal eta Jon Bautista harrobiko gazteak izan ziren golegile, eta Vela txistu artean agurtu zuen Anoetak. Xabier Isasa, Jon Eskudero, eta Iker Estala kazetariak izan ditugu mahai-inguruan.

Realak behar zuen puntua topatu zuen Vila-Realen

2016-04-25

Vila-Real 0 - Reala 0. Txuri urdinek bale berdinketa lortu zuten Madrigal futbol zelaian. Getaferen aurka Anoetan modu tamalgarrian galdu ondoren, sailkapeneko laugarrenaren etxean puntu ona eskuratu zuten. Gorka Etxeberria, Asier Aiestaran eta Iker Estalarekin aztertu dugu neurketa.

Eibar Lehen Mailan izango da datorren sasoian ere

2016-04-25

Eibar 1 - Deportivo 1. Armaginek ezin izan zioten 1-0eko markagailuari eutsi, eta berdinketaren konformatu behar izan ziren. Galiziarren aurka lortutako puntuarekin, 42 pilatu dituzte, eta horrekin batera salbazio matematikoa poltsikoratu. Bestalde, Emakumeen Lehen Mailako gure bi ordezkarien errepasoa egin dugu. Oiartzunek irabazi egin zuen eta Realak galdu. Gorka Etxeberria, Asier Aiestaran eta Iker Estalarekin egin dugu analisia.

 
bannerra

bannerra