Skip to main content
bannerra

Hamaikakoa

Hamaikakoa | Gehiago behar zuenak irabazi zuen

2016-04-18

Eibar 2 - Real Sociedad 1. Eibarrek irabazi zuen Gipuzkoako derbia, eta bide batez, datorren urtean Lehen Mailan jarraitzeko helburua bete du talde armaginak. Reala aurreratu zen markagailuan Zurutuzaren gol ikusgarri bati esker, baino armaginek irauli egin zuten norgehiagoka. Aitor Manterola kazetariarekin eta Aritz Olagoi entrenatzailearekin aztertu dugu neurketa.

Eibarrek ez zuen aukerarik izan Bernabeun

2016-04-11

Real Madril 4-0 Eibar. Lehen zati eskasa jokatu zuten armaginek Bernabeuen eta 40 minututan lau gol jaso zituzten. Neurketaren analisia egin dugu Xabier Isasa, Urtzi Arrondo eta Jon Eskuderorekin.

Realak neurria hartuta dio Bartzelonari Anoetan

2016-04-11

Real Sociedad 1-0 Bartzelona. Txuri-urdinak bosgarren minuturako aurreratu ziren markagailuan Mikel Oyarzabalen gol bikainari esker. Gerora, atzealdean ondo zaindu zuten garaipenari eusteko. Partidua aztertu dugu Xabier Isasa, Urtzi Arrondo eta Jon Eskuderorekin.

Realaren garaipen ederra eta Oiartzunen galera

2016-04-04

Realeko neskek denboraldiko garaipen esanguratsuena eskuratu zuten Zubietan, Atletico Madril talde indartsuari irabazita (1-0). Oiartzunek, aldiz, ezin izan zuen punturik urratu Valentziaren zelaian (2-0).

Porrota, polemika eta guzti

2016-04-04

Eibar 1-2 Vila-Real. Vila-Realek mendean hartu zuen Eibar Ipuruan. Armaginak markagailuan aurretik jarri arren, kanpotarrek norgehiagoka iraultzea lortu zuten polemika eta guzti. Horri buruz aritu gara Lander Iruin kazetariarekin eta Iker Dorronsoro entrenatzailearekin.

Ezusteko aparta, arnasa hartzeko

2016-04-04

Sevilla 1-2 Real Sociedad. Txuri urdinek bolada txarrari amaiera eman zioten Sanchez Pizjuan futbol zelaian. Itxura sendoa emanez, maila mantentzeko garaipena eskuratu zuten. Neurketaren analisia egin dugu Lander Iruin kazetariarekin eta Iker Dorronsoro entrenatzailearekin.

 
bannerra

bannerra