Skip to main content
bannerra

Hamaikakoa

Derbia | Berdinketa eta ezina

2015-09-28

Reala 0 - Athletic 0. Puntu banaketa denboraldiko lehen euskal derbian. Berdinketaren azterketa egin dugu gure solasaldian, Aritz Olagoi (kirol psikologoa), Cesar Ortuzar (Deia) eta Gontzal Astorkirekin (blogaria). Norgehiagora aztertzearekin batera, Eibarren berdinketa, bigarren mailako euskal taldeen emaitzak eta emakumezkoen Superligaz aritu gara.

Hamaikakoa | Realak kale, Eibarrek bale

2015-09-14

Realak 1-0 galdu zuen Betisen aurka, itxura kaskarra emanda. Ligako lehen hiru jardunaldietan bi puntu besterik ez ditu pilatu talde txuri-urdinak, eta ez da gol bakar bat ere egiteko gai izan. Eibarrek, berriz, puntu baliotsua eskuratu zuen Malagaren zelaian.

Xabi Prieto: "Konfiantza berreskuratu behar dugu"

2015-09-14

Xabi Prieto Realeko kapitaina izan dugu Hamaikakoa saioan. Betisen aurkako porrota aztertu dugu, eta talde txuri-urdinaren gaurkotasunaz aritu gara donostiarrarekin.

 
bannerra

bannerra