Skip to main content
bannerra

Hamaikakoa

Oiartzunek bolada mantendu, Realak eten

2016-03-21

Oiartzunek puntu garrantzitsua lortu zuen Santa Teresaren zelaian (1-1). Realak, aldiz, azken unean galdu zuen etxean Valentziaren kontra (0-1). Emaitza horiekin, bi taldeen egoera ez da sobera aldatu sailkapenean, baino batek bolada onari eutsi dionean, besteak etena jasan du. Bi taldeen partiduez aritu gara Ane Urkiri eta Mikel Ibargoien kazetariekin.

Puntuka helburura hurbiltzen ari da Eibar

2016-03-21

Getafe 1 - Eibar 1. Armaginek beste berdinketa garrantzitsu bat lortu zuten etxetik kanpo. Azken unean egin zuen gola Bastonek. 38 puntu batuta gertuago dago helburutik. Eibarren partidua eta egoera izan ditugu hizpide Mikel Ibargoien eta Ane Urkirirekin.

Gainbehera bizi du Realak

2016-03-21

Real Sociedad 0 - Las Palmas 1. Anoetan ere galduta, bost partidu irabazi gabe daramatza talde txuri urdinak, eta nabarmen gaiztotu da egoera. Neurketaren analisia egin dugu Ane Urkiri eta Mikel Ibargoienekin.

Oiartzunen eta Realaren garaipen garrantzitsuak hizpide

2016-03-14

Oiartzunek urrezko garaipena lortu zuen Espanyolen aurka (1-0). Realeko neskek gauza bera egin zuten Santa Teresa talde zailaren kontra (1-0). Bi garaipenez eta taldeen martxa onaz hitz egin dugu Imanol Arruti eta Unai Zubeldiarekin.

Balaidosen galduta Reala oporretan da

2016-03-14

Celta 1 - Real Sociedad 0. Txuri urdinek galdu egin zuten Balaidosen galiziarren kontra. Berdinketa lortzeko gertu izan ziren, baino ez zuten asmatu. Realaren egoeraz eta Velaren aferaz aritu gara Unai Zubeldia eta Imanol Arruti kazetariekin.

Eibarrek puntu baliagarria lortu zuen Vallecasen

2016-03-14

Rayo Vallecano 1 - Eibar 1. Armaginek puntu garrantzitsua lortu zuten azken porroten zama arintzeko. Helburua eskura dute. Neurketa eta egoera aztertu dugu Unai Zubeldia eta Imanol Arruti kazetariekin.

 
bannerra

bannerra