Skip to main content
bannerra

Hamaikakoa

Realak puntua bildu zuen Getaferen zelaian

2015-12-14

Getafe 1 - Real Sociedad 1. Txuri urdinen berdinketa eta Kopako hitzordua izan ditugu hizpide Xabier Isasa (Mundo Deportivo) eta Aritz Olagoirekin (kirol psikologoa).

Eibarrek berdinketa gazi-gozoa lortu zuen Valentziaren aurka

2015-12-14

Eibar 1 - Valentzia 1. Armaginek puntu gazi-gozoa lortu zuten Ipuruan. Neurketa eta Kopako hitzordua aztertu ditugu Xabier Isasa (Mundo Deportivo) eta Aritz Olagoirekin (kirol psikologoa).

Hamaikakoa | Mutilek berdindu, neskek galdu

2015-12-14

Gipuzkoako Lehen Mailako gure taldeen errepasoa egin dugu. Mutiletan, Realak eta EIbarrek berdindu egin zuten. Nesketan, berriz, Realak eta Oiartzunek galdu. Ligako neurketak aztertu eta Kopari begira jarri gara. Gurekin izan dira futbol solasaldian, Xabier Isasa (Mundo Deportivo) eta Aritz Olagoi (kirol psikologoa).

Reala nagusi Eibarren kontrako derbi gipuzkoarrean

2015-12-07

Real Sociedad 2 - Eibar 1. Txuri urdinek irabazi zuten gipuzkoarren arteko derbia. Imanol Agirretxeren bi golek erabaki zuten norgehiagoka estua. Analisia egin dugu Ane Urkiri (Errealeko Neskak) eta Imanol Magro (Berria) kazetariekin.

Realak astindua jaso zuen nesken euskal derbian

2015-12-07

Athletic 5 - Real Sociedad 0. Txuri urdinek amore eman zuten Lezaman zuri-gorrien aurka Emakumezkoen Ligako euskal derbian. Aldiz, Oiartzunek puntua zenbatu zuen Levanteren zelaian (1-1). Derbia aztertu dugu Ane Urkiri (Errealeko Neskak) eta Imanol Magro (Berria) kazetariekin.

Eibarrek estu hartu zuen Real Madril, galdu arren

2015-11-30

Eibar 0 - Real Madril 2. Armaginek ohiko jokoa egin zuten, eta arerioak aparteko neurketa jokatu gabe hiru puntuak eraman zituen. Partidua aztertu eta Kopari zein asteburuko Gipuzkoako derbiari begira jarri gara. Gurekin izan dira Aitor Manterola eta Joseba Urdangarin.

 
bannerra

bannerra