Skip to main content

Dokuteka

"Beltzean Mintzo": hizkuntza gutxituen ahotsa

2016-03-11

Zer ari da gertatzen Ameriketako hizkuntza handiekin? Nola ikusten gaituzte euskaldunok gainerako hizkuntza gutxituetako kideek? Lagun ahal dakieke euskal esperientziak beraien hizkuntza berreskurapen prozesuan? "Beltzean Mintzo" dokumentalaren xehetasunen berri izan dugu Garabide elkarteko Ander Bolibarrekin.

"Areatzako emakumeen historia eta bizi esperientzia": testigantza

2016-03-04

Dokuteka programan, "Areatzako emakumeen historia eta bizi esperientzia" dokumentala eskaini eta Maite Artabe eta Sara Gutierrez Areatzako Emakumeen Foroa taldeko kideekin hitz egin dugu.

"Amaren izenean": Martina Iglesiasen alaba

2016-02-19

1937tik 1944ra bitartean Saturraraneko balnearioan emakumeen kartzela izan zen, bertan, 4000 emakume izan ziren preso. 4000 horietatik , 56 ume eta 116 emakume zendu ziren, tartean Margaritaren ama. Magarita Garcia kartzelan izan zela ez du gogoratzen, baina bere ama hil arte hor egon zen. Baina, zer gertatu zen Martina Iglesiasekin? Txostenek esaten duen bezala hil zen, edo fusilatu egin zuten? Irati Elortondo eta Mikel Uralde dokumentalaren egileekin hitz egin dugu.

"Aitzol, Euskal Pizkundearen heriotza": ekarpenari aitortza

2016-02-05

Galerna itsasontzian Jean Pelletierek Jose Ariztimuño “Aitzol” ezagutu zuen 1936an eta berarekin egon zen Ondarretako kartzelan. Pelletierrek Aitzolekin bizitako esperientziak eta Ondarretako kartzelan bizitako guztia liburu batean utzi zuen testigantza bezala “6 meses en las carceles de Franco”. Liburu hori oinarri hartuta, Aitzol ezagutuko dugu dokumentalean zehar. Aitzolen bizitza eta euskal kulturan, bereziki euskal pizkundean egindako lana eta gerra zibilean bizitako esperientziei buruz hitz egingo da. Eider Conde Aranzadi elkarteko kideak eman dizkigu xehetasun gehiago.

''Trabajadoriak'', gerra ostean preso eta esklabo

2016-01-29

Kattin Txiki Oiartzungo memoria historikoaren elkarteak "Trabajadoriak, frankismoaren esklaboak Oarsoaldean" dokumentala osatu zuen. Gerra ostean, oso baldintza gogorretan, milaka preso obra ezberdinak burutzeko esklabo gisa nola erabili zituzten kontatzen du lanak. Mikel Mendizabal zuzendariak xehetasun gehiago eman dizkigu.

"Nire amaren hiria", Bilboko euskal kulturgintzari argazkia

2016-01-22

Iazko ikasturtean EKT (Euskal Kulturgintzaren Transmisioa) graduondokoa egin zuen Oihana Bartrak, eta amaierako lana da "Nire amaren hiria" dokumentala. Bilboko euskal kulturgintzaren egoeraren berri ematen duen ikus-entzunezkoa da. Hainbat kulturgileren hausnarketak eta iritziak jasotzen ditu. Bartrak berak xehetasun gehiago eskaini dizkigu.

 
bannerra

bannerra