Skip to main content

Dokuteka

"Keinuka mugaz gain" giza baloreen garrantzia

2016-01-15

Giza balioen inguruko dokumental pedagogikoa da "Keinuka mugaz gain". Protagonista gisa haurrak hartuta, Euskal Herriko eta Kubako 20 ikastetxeek parte hartu dute proiektuan. Muga, kultura eta desberdinen gainetik daude oinarrizko jarrera eta portaera gizatiarrak bultzatzea eta aldarrikatzea, denon artean mundu justu eta libre baterantz abiatzeko asmoz. Koldo Zelestino eta Rita Naveira Kurkuluxetan elkarteko kideekin hitz egin dugu.

"Desobedientzia, elkartasunetik konpromisora": tresna eraginkorra

2015-12-11

Eleak Mugimenduak injustizia eta inboluzio egoerei erantzuna ematen die desobedientzia zibila baliatuta. "Desobedientzia, elkartasunetik konpromisora" dokumentalean, azken urteetan Euskal Herrian egon diren borroka ezberdin batzuk plazaratu dituzte. Txerra Bolinaga Eleak Mugimenduko kidearekin hitz egin dugu.

 

"Euskara, ospela eta egutera": hizkuntza baten zapalkuntza

2015-12-04

Hizkuntza zapalkuntza eta euskararen kateari eusteko mugimendu herritar zabalaren isla da “Euskara, ospela eta egutera” dokumentala. Euskal Memoria Fundazioak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak ekoizturikoa da. Bernat Alberdi zuzendariarekin hitz egin dugu.

Dokumentala: http://youtu.be/uyV5Ztf-QMs

"Ezkutuko amandreak": Lekeitioko historia soziala emakumeek kontatua

2015-11-27

27 emakume, 27 istorio eta 27 bizibide jaso dituzte "Ezkutuko amandreak" proiektuan. XX. mendeko emakumeen bizimodua nolakoa zen ezagutu guran, Lekeitioko emakumeak elkarrizketatu dituzte, liburua eta dokumentala osatuz. Jasotakoa kontatu digu Ale Goikoetxeak, egileetako batek.

"Zohardia": Josu Muguruzaren ekarpena

2015-11-20

Josu Muguruza Madrilen erahildako Herri Batasunako diputatu gisa da ezaguna. Baina zer egin zuen ordura arte Muguruzak? Nolakoa zen? Ibilbide politikoari ezinbestean errepatu diote, baina, batez ere, eginiko ibilbide humanoa nabarmendu nahi izan dute Lander Iruinek eta Markel Andiak 'Zohardia' dokumentalean. Kazetari gisa eginiko lana, ingurukoekin zuen harremana, izan ez den aita horren nahia. Zuzendarietako batek, Lander Iruinek, dokumentalari buruzko hainbat xehetasun eman dizkigu.

"Bide Berriak": elikadura burujabetza

2015-11-06

Euskal Herrian elikadura burujabetzari buruzko dokumentala da "Bide Berriak". Bertan, elikadura burujabetzak duen garrantziaz eta arlo honetan diharduten esperientziak azaltzen dira. Maritxu Arroyo (Bizilur) eta Malu Egiluz baserritarrarekin hitz egin dugu dokumentalaren inguruan.

 
bannerra