Skip to main content

Dokuteka

"Kondor Legioa": Luftwafferen arrakasta

2015-09-18

Dokumentala historia erregionala aztertzeko Arbeitskreis Regionalgeschichte Lan Taldeak (Neustadt, Alemania) diseinatu eta eginiko erakusketa batean oinarrituta dago: Luftwafferen erabateko arrakasta. Kondor Legioak eragindako Gernikaren suntsipena erakusketan, hain zuzen ere. Txarly Marques eta Andrea Heuschmid Baskale elkarteko kideekin hitz egin dugu.
 
Dokumentala: http://vimeo.com/130355642

"Atzoko enborrak, gaurko ezpalak": Frankismoa emakumeen ikuspegitik

2015-09-11

Hainbat emakumeren kontakizunarekin, Franskismotik gaur arteko bilakaeraren testigantzak jasotzen ditu filmak, eskubideen ikuspegitik. Rufina Olasagasti, Pilar Antsoategi, Garbiñe Biurrun, Ino Galparsoro, Nekane Auzmendi eta Merche Agundez dira protagonistak. Dokumentalaren inguruan hitz egin dugu Ekin Emakumeak eta Ekai Center-ekin.

Dokumentala: http://www.youtube.com/watch?v=iIYnr4vKMwc

"Munich 1962: isildu egia": kezka batetik sortutako proiektua

2015-06-19

Kezka batetik sortu zen "Munich 1962: isildu egia" dokumentala. Urte hartan Munichen egon zirenen hitzak jaso dituzte Orreaga Taldeko kideek. Dokumental historikoa izateaz harago doa, ikus-entzulea hausnarketara gonbidatu nahi du.

"Eutsi edo Hil": herri indigenen ahotsa

2015-06-12

Amerika Latindarreko jatorrizko herri indigenetatik gaur egun egiten ari diren proposamen, borroka eta aldarrikapenak jasotzen dituen dokumentalaegin du Mugarik Gabek. 2014 eta 2015ean Euskal Herrira Kolonbia, Guatemala eta Boliviako ordezkari indigenen bisitan elkarrizketak egin ziren. Lurralde desberdinetako herri indigenen aldarrikapen, borroka eta proposamenekiko gai desberdinei ekiten diete hauek. Xabier Martinez Mugarik Gabe erakundeko kidearekin hitz egin dugu lanari buruz.

Dokumentala: http://vimeo.com/127862519

"Ziztadak": indarkeria-eza aktiboa

2015-06-05

Gertakari eta pentsamolde sorta erreala biltzen du “Ziztadak” dokumentalak, eta Euskal Herriaren inguruko hausnarketa sustatu nahi du, bizitzaren, bakearen, indarkeria-eza aktiboaren, herri partaidetzaren, giza eskubideen eta askatasun eta justizia soziala xede dituen aldaketaren alde. Etxe partikularretan legez kanpo sorturiko lehen ikastoletatik Kukutzara. Lemoizi eginiko oposizio baketsutik Demo mugimendura. Elkarrizketaren aldeko apustutik Ipar Euskal Herrian laborantza ganbara gauzatzera. Xehetasun gehiago eskaini dizkigu Iñaki Otamendik. "Zitadak" Bidea Helburu taldeak 2012 urtean ekoitzitako dokumentala da: www.bideahelburu.org

“Dantzan”: abortatzeko eskubidea aldarri

2015-05-29

"Gure gorpuntzak gure erabakia" horixe da hainbat eta hainbat manifestaziotan abortoaren aldekoek aldarrikatzen dutena, abortoarena eskubidea izan beharko zelako legeak babestutako eskubidea eta ez legeek zigortutakoa. Euskal Herrian abortatzeko eskubidearen aldeko borrokaren eta garaipen feministen ahotsak bistaratu nahi dituen dokumentala da hau. Horretarako abortatzeko eskubidearekin lotutako borroka feministen erronkak eta gakoak jaso dituzte lan honetan.

 
bannerra