Skip to main content

Dokuteka

"Gu ere harrera familia gara": jendarteratzeko konpromisoa

2015-05-22

Gaur egun oraindik ere, harrera familien baliabidea ezezaguna da jendartearentzat. Aldi berean, geroz eta gehiago dira, zenbait arrazoi tarteko, haurrak babesteko baliabideren batean parte hartu behar duten neska-mutikoak. Normalean, familia naturalaren egoeraren ondorioz. Harrera familien berri eman eta dibulgatzeko osatu zuten dokumentala Zuondoan elkarteko kideek. Itziar Elias eta Mikel Yerobirekin hitz egin dugu.

“Hesiak gainditzen”: hizkuntzaren transmisioaren garrantziaz

2015-05-15

Txatxilipurdi elkarteak egindako lan honen helburua, hizkuntzaren transmisioaren garrantzia azpimarratzeaz gain euskarara hurbiltzeko eta euskara hurbiltzeko ahalegina egin zutenei eta egiten ari direnei esker ona adieraztea da. Horretarako, industrializazio garaian, Arrasate ingurura etorritakoen testigantzak jasotzen ditu dokumentalak. Garai horretan, inolako harrera planik gabe integrazioa ez zan erreza izan eta gaur egun oraindik ere mantentzen diren arazoak sortu ziren.

"Arrasate 1936": Emakumea, gerra eta errepresioa

2015-05-08

Urte askoan isilik egon diren emakumeen ahotsak plazaratu eta omendu nahi ditu "Arrasate 1936: emakumea, gerra eta errepresioa" dokumentalak. "Eurek, dena galdu zuten noizbait, ausartak izan ziren, pentsa ezineko baldintzetan goiari eutsi eta elkartasun sareak eraiki zituzten. Gerrak ametsak, eskubideak, umeak eta familiak lapurtu zizkien… Eta errepresio giro bortitzenean ere, maitatu, borrokari, eutsi… Eta berriro bizitzari ekin zioten." Horrela definitu dute egileek ikusgai dugun lana.
 

“Resist Ondarru”: Aske Guneaz mintzo den lana

2015-04-24

2013ko maiatzean atxilotu zuten Urtza Alkorta. Goizaldeko 6:30ak aldean iritsi zen Ertzaintza Ondarroako Aste Gunera. Gutxienez 30 furgoneta. 8:00ak inguruan hasi ziren jendea ateratzen. 10:00ak atxilotu zuten Alkorta. Tentsio handiko uneak bizi izan ziren Bizkaiko herrian. Ondarroako Aske Gunea, herri mobilizazioa eta Urtzaren Atxiloketa ondarrutarren ahotik entzuteko aukera  dugu "Resist Ondarru" dokumentalean.

“Kalesareak”: Bizkaiko gazteen errealitatea

2015-04-17

Bizkaiko gazteen errealitatea, aniztasuna, desio, nahi, zalantza… bizimodu eta bestelakoak erakusten dituen road movie dokumentala da "Kalesareak". Sare bidez elkartu, komunitatea sortu eta beren errealitate, desio, proposamen, ikuspuntu, erreflexio… anitzak partekatu eta transmititzeko ekimenak garatzen dituzte gazteek. Egileekin hitz egin dugu.

“Konfiantzaren Pedagogia”: Haurraren ahalmenak errespetatu eta sustatzeko

2015-03-06

Haurraren ahalmenak errespetatzea eta sustatzea oinarri dituen sistema berritzailea da Konfiantzaren Pedagogia. Debagoieneko Aranzadi eta Arizmendi Ikastolek eta Lekeitiko Azkuek marko pedagogiko berritzaile hori sortu dute, hain zuzen ere, haur hezkuntzarako, eta eraikita duten ezagutza beste zentro batzuekin partekatzea da orain euren helburua. Ikastola hauetako esperientziak jasotzen ditu Konfiantzaren pedagogia izeneko lanak. Gaurko Dokuteka saioan, Konfiantzaren pedagogia lana ikusgai.

 
bannerra

bannerra