Skip to main content

Dokuteka

"Hala Bedi": 30 urte kolpez kolpe

2015-02-27

Hala Bedi Irratia 1983an jaio zen, ondorioz berriki irratiak 30 urte bete ditu. Urtemuga ospatzeko irratiaren historia biltzen zuen dokumentala, diskoa eta liburua argitaratzea erabaki zuten. Gaurko Dokuteka saioan Hala Bedik kaleratutako dokumentalean jarriko dugu fokoa. Ordubeteko iraupena duen dokumentalean, irratiko historia, fikzioa eta irratiko egunerokotasuna uztartzen da. Atal hauen arrazoiak eta bestelako kontuak Hala Bediko kideei galdetu dizkiegu. Gaurko dokutela saian Kolpez kolpe, Hala Bedi irratiaren historia luzea kontatuko digun lana ikusgai.

“Zuloak”: masturbaziotik autodeterminaziora

2015-02-20

Bilboko Unibertsitateko Arte Ederretako ikasle batek,  Arrate Rodríguezek, bere fakultateko bi neskek elektro-rock banda bat sortu nahi dutela jakingo du, kamera hartu eta taldearen sortze prozesua grabatzea erabakiko du orduan. Horrela sortu zen Zuloak banda, eta modu berean dokumentala. Fermin Muguruza proiektuaren bultzatzaile eta zuzendariarekin hitz egin dugu.
 

"Baso ahaztuak": Basogintzaren eta basoko kulturaren inguruko hausnarketa

2015-02-13

Tokian tokiko basogintzaz eta basoko kulturaren gainbeheraz zenbait hausnarketa sustatu nahi duen dokumentala da, "Baso ahaztuak". Pinuaren erabileraren inguruan eztabaida luzea eman da. Lan honen helburua eztabaida horretan sakontzea da, elementu berriak mahaigaineratuz, esperientzia interesgarrien berri emanez, azterketa zientifikoen ondorioak lehenetsiz eta, batez ere, naturaren eta bioaniztasunaren garrantzia azpimarratuz. Iker Yurrebaso eta Ibai Pujana egileekin hitz egin dugu.

Dokumentala: http://www.makusi.tv/eu/videos/2077/

“Big Boy”: musika taldearen ibilbidearen kontaketa berezia

2015-02-06

Big Boy taldeak 2012an eman zituen bere lehen pausoak. Hala ere, taldea musika egiteaz gain beste arlo batzuk jorratzeko bide bezala ere ulertzen dute Horregatik kontzertuetan proiektatzen diren bideoei garrantzi handia ematen diete. Hainbat elementuz osatutako mundu ireki bat eraikitzen saiatzen dira, taldeak entzuleari mundu hori eman eta berea eraiki dezan. Eta hori da, hain zuzen ere, taldeak sortu duen sasi dokumentalean egin duena.

Dokumentala: http://vimeo.com/99420202
Informazio gehiago: http://bigboytaldea.blogspot.com

“Euskararen gutxienekoak”: euskararen egoera aztertzeko gakoak

2015-01-30

Zeintzuk izan dira gertaera garrantzitsuenak euskararen egoera gaur dagoen moduan egon dadin? Zein bizipen izan dituzte euskaldunek urte hauetan guztietan? Zer behar dugu egoera gainditzeko? Zeintzuk dira euskararen gutxienekoak? Euskararen Kontseiluak gako horien inguruan hausnartu eta hitz egiteko aukera ematen digu "Euskararen gutxienekoak" dokumentalean. Egindako lanari buruz hitz egin dugu Iñaki Lasa eta Paul Bilbaorekin.

“Emarock”: Euskal Herriko emakume musikariak oholtza gainean

2015-01-23

Euskal Herrian emakumeek soilik osatutako zenbat musika talde ezagutzen dituzue? Zenbat emakume bakarlari edo musikari ezagutzen dituzue? Zergatik musika eskolak neskez gainezka badaude gero oholtza gainean ikusten ditugun emakumeak horren gutxi dira? Galdera hauetan oinarrituta eta helburu argi batekin sortu zan Emarock proiektua; Euskal Herrian musikan aritzen diren emakumeei protagonismoa eta espazioa ematea. Guarko dokuteka saioan Emarock proiektua apur bat hobeto ezagutzeko aukera izango dugu.

Dokumentala: http://youtu.be/EqlwsujtFiU

 
bannerra