Skip to main content

Dokuteka

“Beste Larogei Urtian": Bertsolariak eta bertsozaleak

2014-11-21

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak 25 urteko ibilbide luzea ospatzeko egindako dokumentala dugu Beste larogei urtian eta beste gauza askoren artean elkartearen ibilbidetik bidaia proposatuko digu lanak. Elkarrizketatu dituzten lekukoen testigantzetan oinarritzen bada ere dokumentalean garai bateko irudi eta audio zaharrak entzuteko aukera izango dugu. Gaurko Dokuteka saioan Beste larogei urtian, bertsolaritzaz hitz egiteko aukera emango digun lana.

“31 Urte”: Bizitza osoa kartzelan

2014-11-14

10 urte kartzelan esaten zuen EH Sukarraren garai bateko kanta ezagunak baina 10 urte ez 31 urte pasa zituen kartzela barruan Jose Mari Sagardui Gatzak.  Europa osoan arrazoi politikoekin lotuta preso denbora gehien egon dan pertsona izan da bera. Bizi arteko zigorraren aurkako ikur bihurtua zen Gatza.

Dokumentala: http://youtu.be/ENQa2w4ddDQ

"Gazta Zati Bat": Euskal gatazka ikuspuntu berritzaile batetik

2014-11-07

Azalpen gutxi behar dituen lana da "Gazta Zati Bat". Izan ere, arrakasta handia izan du Donostiako Giza Eskubideen Zinemaldian aurkeztu zutenetik. Jon Maia bertsolaria zuzendariarekin luze eta zabal hitz egin dugu pelikulaz. Nola sortu zen ideia, nola garatu zuten, eta nola oraindik ere han eta hemen aurkezten ari diren.

"Road to Memphis": Belceblues taldearen AEBko abentura

2014-10-31

Oso talde gutxik lortu dute Belceblues taldeak lortutakoa. Hau da, Munduko Blues Txapelketa handienean parte hartzea. "Road to Memphis" lehiaketa irabazita, Euskal Herriko ordezkaria izatea lortu zuen Bergarako blues rock taldeak. Aukera hori agian, inoiz errepikatuko ez dela jabetuta, kamara hartu eta egonaldia grabatzea erabaki zuten. Euskal Herrira itzuli zirenean grabatutako material guztiarekin lan txukun bat osatu zuten. Oihan Vega taldeko bateria jotzailearekin hitz egin dugu dokumentalaz.

"Emakumeak lurraren defentsan": elikadura burujabetzaz

2014-10-25

Supermerkatura sartu eta zenbatetan galdetu diozue zuen buruei eskuan duzuen tomatea nondik datorren? Zer jaten dugu? Horri buruzkoa da "Emakumeak lurraren defentsan" izeneko dokumentala. Lan honetan, zenbait herrialdetan zehar egindako bidaiari esker, elikadura burujabetza, ingurumena eta lurraldea defendatzeko esperientziak lantzen dira. Bertan Nikaragua, Bolivia edota Euskal Herriko emakume baserritarren ahotsak jasotzen dira, lurraren defentsa aldarrikatzen duten emakumeen ahotsak, hain zuzen ere.

"Badira Bagara": euskara Tuteran

2014-10-17

Tutera inguruan ikastola bakarra dago Argia ikastola. Hemen ikasi ahal izateko ume askok ordu eta erdiko bidaia egin behar dute egunero, 100 kilometro inguru egunero. Argia ikastolaren inguruan eta Nafarroako Erriberan euskarak bizi duen egoeraren inguruan osatu zuten "Badira Bagara" dokumentalak. Bere egileekin hitz egin dugu.

 
bannerra

bannerra