Skip to main content

Dokuteka

"Grebalariak Aske": greba eskubidea aldarrikatuz

2014-10-11

Greba eskubidea Konstituzioak jasotzen duen eskubidea da, langile orok duen eskubidea. Honen bidez eta definizioz pertsona edo talde batek presio soziala egiteko asmoz ekintza bat edo batzuk egiteari uzten dio, honen bidez helburu bat lortzeko asmoz. Azken urteetan 6 greba orokor izan dira. 2012ko martxoaren 29ko Greba Orokorra entzutetsua izan zen. Egun hartan, Bilbon gertatutako istilu batzuetan parte hartu izana leporatuta Bilboko Auzitegiak Deustuko bi gazte bi urteko eta erdiko kartzela zigorrera kondenatu zituen. Egileekin hitz egin dugu.

"Euskal Herriko Nonbait": euskara Oionen

2014-09-26

Unescoren azken txostenaren arabera munduan 6.000 hizkuntza dira baina erdia hil egingo dira mendea bukatu baino lehen. Euskara zorionez ez dago hiltzeko arriskuan, edo Unescok behintzat ez du desagertzeko zorian daudenen zerrendan kokatu. Datu horietatik abiatzen da dokumentala eta Oionen euskarak bizi duen egoera du oinarri.

Dokumentala: http://youtu.be/3aPpm0Vc2Gc

“81 Amama”: amama-biloba harremana

2014-09-12

Oteizak esaten zuen cromlech neolitikotik berak “Quosque tandem” liburua idatzi zuen arte, amona-biloben arteko 80 belaunaldi pasatu zirela. Oteizarentzat amonak "memoria unitate tradizionalak" ziren, subjektu aktiboak transmisio lanean eta identitate berezituaren jabe. Hortik tiraka zenbait galdera sortu zitzaizkion Izaro Gonzalez Ieregiri eta hauek guztiek “81 Amama” dokumentala zuzentzera bultzatu zuten.

Dokuteka

Euskarazko dokumentalen saioa.

Aurkezlearen izen-abizenak: 
Hamaika Telebista
Slideko irudia: 
Saioaren kolorea: 
#776B5E
pisua: 
40
 
bannerra