Skip to main content

kazetaritza

Kazetaritza ez dela delitua aldarrikatu dute Gipuzkoako epaitegien atarian

2019-03-20
Elkarretaratzea egin du Argia aldizkariko lantaldeak Donostiako Justizia Jauregiaren atarian, Lander Arbelaitz kazetaria deklaratzera deitua zegoen ordu berean. Bi ertzain grabatu eta euren irudiak sareetan hedatzeagatik moxal legea aplikatu diote Arbelaitzi. Horregatik deklaratu behar izan du gaur epaitegian.
Nafarroaren Eguna

2018-12-04
Abenduaren 3arekin, Nafarroaren Eguna ospatzeko hainbat ekitaldi izan dira. Besteak beste, Urrezko Domina jaso du Saray Bularreko Minbiziaren Nafarroako elkarteak. Bestetik, Saioa Alkaizarekin izan gara, genero berdintasunaren kazetaritza saria jaso duen kazetariarekin. Horrekin batera, Iruñeko Udalak aitortu egin du Sara Fernandez dispertsioaren biktima izan zela orain 15 urte. Amaitzeko Flitter taldearen omenean egindako diskoa eta kontzertuak hartu ditugu hizpide.
EGUNEKOA: politika, gizarte eta kultura albisteen bilduma

2018-11-27
Arlo politikoan, Espainiako Estatuaren Abokatua 'Bateragune auziko' Estrasburgoren ebazpenari helegitea jartzearen aurka agertu izanari erreparatu diogu. Gizarte gaietan, berriz, Kristau Eskoletan eta IZEAko ikastetxeetan egindako greba, Iruñeko Udalak emandako berdintasunaren kazetaritza saria, Donostiako Satorralaia mugimenduaren salaketa eta Loiolako kuartelaren auzia izan ditugu hizpide. Azkenik, 'Bertsolaritzaren bilakaera genero ikuspegitik' ikerketari buruzkoei erreparatu diegu.
Berriak eta Saioa Alkaiza kazetariak jaso dute Iruñeko Udalaren genero berdintasunaren kazetaritza saria

2018-11-27
Berria egunkariak, komunikabideen atalean, eta Saioa Alkaiza Euskalerria Irratiko kazetariak, kazetarien atalean, genero berdintasunaren kazetaritza saria jaso dute Iruñeko Udalaren eskutik. Aurtengo sanferminetan komunikabideek eta kazetariek genero ikuspegitik egindako lana saritu du, horrela, lehenengo aldiz Iruñeko Udalak.
Adierazpen askatasunarekiko erasoa salatu du Boro Lahaine.org-eko kazetariak

2018-09-27
Informatzeko eskubidea eta adierazpen askatasunarekiko erasoak salatu ditu Boro La Haineko kazetariak gaur eskaini duen agerraldian, datorren astean Madrilen izanen duen epaiketaren aurrean. 2014ean Madrilen manifestazio batean kazetari lana egiteagatik epaituko dute Boro agintaritzaren aurkako atentatua eta bi poliziari lesioak egotzita.
Kazetaritza gatazka eremuetan

2018-07-20

IPES elkarteak antolatuta, Lauaxetaren hilketaren 81. urteurrenean, kazetaritzak gatazka eremuetan duen garrantzia aztergai izan zuten Gernikako Astran. Beñat Zarrabeitiak gidatuta, Ane Irabazalek eta Txente Rekondok euren esperientziak eta ikuspuntuak partekatu zituzten. Dena, Gotzon Barandiaranen musikatuta, Lauaxetaren olerkietatik abiatuta.

 
bannerra