Skip to main content

AEB

Kenoshan izan da Trump, Jacob Blake afro-amerikarra tirokatu zuten hirian

2020-09-02
Jacob Blake afro-amerikarra tirokatu zuten hirian, Kenoshan izan da Donald Trump hautagai errepublikanoa. Joe Biden aurkariaren deserosotasunaz jabetuta eta galdeketek bultzatuta, Trumpek bere estrategia probokatzailea berretsi du, kanpaina betean eginiko bisita honekin.
Errepunlikanoek "amesgaizto demokrataren" alternatiba gisa aurkeztu dute Trump

2020-08-25
Donald Trump Alderdi Errepublikanoko hautagai izendatu dute ofizialki, Charlotten (Ipar Carolina) egiten ari diren biltzarraren lehen egunean.
Xabier Irujo: "Alderdi Demokrataren baitan, establishment-ak Joe Bidenen alde egin du"

2020-06-15
George Floyden heriotzak Ameriketako Estatu Batuetako poliziaren arrazakeria jarri du berriro mahai gainean. Polizia zuri bat hiritar beltz bat hiltzen ikusi genuen, beste behin. Gertakariak hainbat protesta eta bestelako egoerak eragin ditu herrialdean. Covid19a ere hor dago eta horren gaineko kudeaketa berantiarra izaten ari da. Guzti horretaz aritu da Nevadan bizi den Xabier Irujo. Renoko Unibertsitatean Euskal Ikasketen zuzendaria da bera eta esan duenez, interesgarria litzateke Ameriketako Estatu Batuetan indarkeria polizialaren inguruan ematen ari den eztabaida Europara eramatea. Bestetik, arrazakeriaz hitz egitean arazo ekonomikoan jarri du fokua elkarrizketatuak.
Xabier Irujo: "Amerikako Estatu Batuetan, unibertsitatera doazen eta kartzelan dauden pertsona beltzen kopurua berdina da"

2020-06-15
Egiturazko krisi sakona pairatzen dute egunotan Amerikako Estatu Batuek. Covid 19 gaitzak eragindako osasun ondorio larriak eragin ditu eta alor ekonomikoan langabeziak igoera nabarmena izan du. Bestalde, indarkeria polizialak eta beltzen kontrako erasoek mobilizazio eta protesta ugari eragin dituzte. Guzti honen inguruan aritu gara Renoko Unibertsitateko euskal ikasketen buru Xabier Irujorekin batera.
Xabier Irujo (Renoko Unibertsitatea): "Noiz ikusiko dugu Guardia Zibila manifestarien aurrean belauniko?

2020-06-12
George Floyden heriotzak Ameriketako Estatu Batuetako poliziaren arrazakeria jarri du berriro mahai gainean. Polizia zuri bat hiritar beltz bat hiltzen ikusi genuen, beste behin. Gertakariak hainbat protesta eta bestelako egoerak eragin ditu herrialdean. Covid19a ere hor dago eta horren gaineko kudeaketa berantiarra izaten ari da. Guzti horretaz aritu da Nevadan bizi den Xabier Irujo. Renoko Unibertsitatean Euskal Ikasketen zuzendaria da bera eta esan duenez, interesgarria litzateke Ameriketako Estatu Batuetan indarkeria polizialaren inguruan ematen ari den eztabaida Europara eramatea. Bestetik, arrazakeriaz hitz egitean arazo ekonomikoan jarri du fokua elkarrizketatuak. Honatx solasaldiaren aurrerapena.
Supremazia, baina norena?

2020-06-03
"Beltza is black" eta "black is beltza", baina badira kolore gehiago. Biziak denak.
 
bannerra

bannerra