Skip to main content

Steilas

Sindikatuak pozik agertu dira EAEko hezkuntza grebaren partehartzearekin

2020-09-16
Jaurlaritzak mobilizazio oztopatu nahi izana gaitzetsi dute baina, hala ere, hezkuntza komunitateak ondo erantzun duela nabarmendu dute eta babesa jaso dutela langile, zein ikasle eta gurasoen aldetik.
EAEko Hezkuntza sindikatuek greba deitu dute irailaren 15erako

2020-09-03
Ordezkaritza duten sindikatu guztiek egin dute deialdia eta bai sare publikoari zein itunpekoari eragingo die. Argudiatu dute Jaurlaritzak era arduragabean kudeatu duela itzulera eta iragarritako neurriak eskasak izateaz gain, berandu heldu direla. Gainera, erabakiak eragileekin adostu gabe hartu izana ere leporatzen diote Hezkuntza Sailari.
Galdera ugari eta erantzun gutxi ikasturte hasieraren atarian

2020-08-27
COVID19ak baldintzatutako ikasturtea izango da aurtengoa eta kurtso hasierari begira aste erabakigarria izaten ari da abuztuko azken hau. Ratioak, neurriak eta baliabideak daude eztabaidagai uda osoan zehar Estatu mailan eta baita EAEn eta Nafarroan ere baina eragileak kexu dira ikasturtea hasteko astebeteren faltan galdera ugari eta erantzun eskas eman dituztelako oraindik instituzioek.
Sindikatuek mobilizazioei berrekin diete, Kristau Eskolak birkokatzeen inguruan zuten akordioa bete ez duela argudiatuta

2020-06-17
ELA, Steilas eta CCOO sindikatuek kontzentrazioa egin dute Kristau Eskolaren egoitzaren aurrean. Irakaskuntza itunpeko patronalak sindikatuekin sinatutako akordioa betetzeari uko egin diola salatzeko bildu dira.
Nagore Iturrioz (Steilas): "Baliabideak behar dira hezkuntzan, edukietatik harago joan"

2020-04-16
Espainiako Hezkuntza Ministerioak iragarritako neurriak ikusirik, Euskal Herriko hainbat eragilek erabakiak Madrildik inposatzea eta emaitzak lehenestea egotzi diote Zelaari. Hartutako neurri hauen eraginaz hitz egin dugu Steilas sindikatuko Nagore Iturriozekin.
Ana Perez (Steilas): "Euskara perfila duten hainbat irakasle zerrendaren amaieran geratuko dira"

2020-03-11
Ana Perez Steilas sindikatuako kideak nabarmendu du Nafarroako Gobernuaren aldaketak "sekulako atzerapausoa" eragin duela euskararengan. Nabarmendu du euskara perfila duten hainbat irakasle zerrendaren amaieran geratuko direla, eta horrek zerrenden kudeaketrako dauden irizpideak aldatuko lituzkeela.
 
bannerra

bannerra