Skip to main content

Steilas

Maiatzaren 21ean istripu batean larri zauritu zen EHUko langilea zendu da

2018-07-10

Maiatzaren 21ean istripu batean larri zauritu zen EHUko langilea zendu da. Bilboko Ingeniaritzan Eskolako larrialdietarako irteera baten eskaileretatik erori eta koman geratu zen emakumea. Hilabete eta erdi geroago, joan den ostiralean, hil zen. LAB, Steilas, CC.OO., UGT eta ELA sindikatuek paroak eta elkarretaratzeak deitu dituzte Bilbon, Leioan, Gasteizen eta Donostian. Bilboko kontzentrazioan EHUk neurriak hartu ez izana salatu du Gabi Elkoroaristizabal LAB-eko ordazkariak.

Nafarroako sindikatuen "kanpaina informatiboa", hezkuntzako murrizketak salatzeko

2018-02-23

Nafarroako Hezkuntza Departamentuak hezkuntza itunaren negoziazioa "alde bakarrez" hautsi izana salatu dute bederatzi sindikatuk eta Maria Solana kontseilariak esandakoak gezurtatu dituzte. Adosten diren neurriak ezartzeko egutegiaren zehaztapena eta konpromisoak jasoko dituen ituna lortzea beharrezkoa dela nabarmendu dute sindikatuek, eta beren posizioa azaltzeko kanpaina informatiboa abiatuko dute datozen egunetan. Hala ere, ez diote atea itxi mobilizazioak antolatzeari.

GUREAN GAUR: Nafarroan ere, gehiengo sindikalak bat egin du martxoaren 8ko greba feministarekin

2018-02-07

Mugimendu feministak deitutako grebari begira sindikatu nagusiek lanuzteak egitera deitu dute datorren martxoaren 8an. Adierazi dutenez, arrazoiak eta baldintzak soberan daude greba feminista aurrera eramateko EH mailan. Goizez eta arratsaldez izanen dira lanuzteak, emakume guztiak kalera atera ahal izateko eta gehienetan aitortzarik jasotzen ez duen lana bisibilizatzeko

Gurean Gaur: Ikastola ez diren itunpeko eskoletako 9.000 langile baino gehiago grebara joango dira

2018-02-07

Martxoaren 20an greba egitera deitu dituzte ELA, Steilas, CCOO, LAB eta UGT sindikatuek, hitzarmen kolektiboa aldarrikatzeko. Negoziatzeko “batere borondaterik” ez izatea leporatu diete sindikatuek Kristau Eskola eta AICE patronalei, eta iragan azaroan negoziazio mahai hautsi ondoren, mobilizazioak areagotuko dituztela iragarri dute.

Udakoak | Eskolak eta lantokiak armairu handiak dira oraindik ere

2015-07-14

Udakoak saioaren elkarrizketa atalean, LAB eta Steilas sindikatu sarituekin hitz egin dugu. Hain zuzen ere, EHGAMek ekainaren 28ko sexu askapenaren egunean bi sindikatuak saritu zituen. Steilasek Genero eta aniztasun sexualerako gida argitaratzeagatik jaso du, eta LABek, berriz, lantokietako bazterkeria eta jazarpen homofobikoaren aurkako protokoloa martxan jartzeagatik.

 
bannerra

bannerra