Skip to main content

Lurrean Bizi

Txotx denboraldiari hasiera eman diote Astigarragan

2016-01-15

Sagardogile eta sagardozaleentzat zita garrantzitsua izaten da astigarragako Txotx irekiera. Aurtengoan Aritz Aranburu surflari zarauztarra izan da kupela ireki eta tragoa ematen lehena.

Baserritik herrira

2016-01-15

Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatiban izan gara Aitor Kortadi arduradunarekin. Kooperatibaren funtzionamendua kontatzearekin batera, atera berri duten "Ilargiaren egutegia" erakutsi digu.

Lurrean Bizi | Sagardoaren txinparta

2016-01-14

Lehenik, Astigarragako Txotx irekieran izan gara. Aritz Aranburu surflariak eman dio hasiera Zelaia sagardotegian. Ondoren, Usurbilgo Alkartasuna Baserritarren Kooperatiba ezagutu dugu. Azkenik, Gorka Gereñok, sukaldaritza makrobiotikoan oinarritutako errezeta berri bat prestatu digu.

Errezeta: pate berezia

2016-01-15

Gorka Gereño sukaldariak errezeta makrobiotiko berri bat prestatu digu Intxaurrondoko bere jatetxean: pate berezia.

"Bizi Baratzea" liburuarekin baratzera joan gara

2016-01-07

Usurbilgo Baratzen Parkean egin dugu hitzordua Jakoba Errekondorekin. Duela hilabete batzuk "Bizi Baratzea" liburua argitaratu zuen Argiarekin. Neguan gaudela, sasoiko produktuez eta beste aritu gara berarekin.

Goenaga jogurten prestaketa ezagutu dugu

2016-01-07

Donostiako Ibaeta auzoan dagoen Pokopandegi baserrian, Goenaga jogurten atzean dauden sekretu guztiak erakutsi dizkigute.

 
bannerra

bannerra