Skip to main content

Artekale

ArteKale | Punka eta literatura, Sound of Roots eta Beste Hitzak literatur egitasmoa

2017-01-20

"Idoloak akatu genituenekoa" ipuin bilduma argitaratu dute Gotzon Hermosilla, Igor Mercado eta Iñigo Basaguren-Duartek: punk musika eta literatura parez pare, estilo horretako talde entzutetsuen abestiak oinarri hartuta. Ska eta reggae musikaren sustraietara ere jo dugu "Sound of Roots, ska eta reggae musika Euskal Herrian" dokumentalarekin. Gainera, "Beste Hitzak" literatur egitasmoaren berri eman digute Yoseba Peña eta Ekaitz Goienetxea idazleek. Amaitzeko, datozen egunetako agenda kulturala ere dakargu. On egin!

ArteKale

Kultura oinarri.

Aurkezlearen izen-abizenak: 
Jonebati Zabala eta Pello Artabe
Saioaren menuko irudia: 
Saioaren kolorea: 
#847b3f
Ordutegia: 
Ostegunetan, 21:30
pisua: 
10
Izaskun Mujika (Ipuin-kontalaria): “Hasieran online bidezko formatua SOS formatu bat izan zen, baina beharbada geratzeko etorri da”

2020-05-27
COVID19ak behartuta internet bidez eskaini ditu Izaskun Mujika bere ipuin kontakizunak, Donostia Kulturaren eskutiko edota Ahoz-aho ahozkotasunaren jaialdiaren eskutik, esaterako. Bere ustez, geratzeko heldu den formatua izan daiteke baina argi du denok izango dugula kultura zuzenean kontsumitzeko beharra.
Ipuin-kontalarien egoera aztergai

2020-05-27
Kulturaren sektorea aldatu egin du koronabirusak. Hainbat sortzaile eta eragilek pandemiak sortutako egoerara moldatu dute euren eskaintza eta sektore horietako batez arituko gara aste honetan Artekalen. Ipuin-kontalariez ari gara. Asteotan, hainbat ikuskizun eskaini dituen Izaskun Mujikak azaldu digu zenbateraino diren ezberdinak saio presentzialak eta internet bidezkoak. Horrez gain, Naiz Kontzertuak ekimena, San Telmo museoaren Novis Corpus online erakusketa eta mundu osoko komikigileek koronabirusaren harira sortutako hainbat lan ere bildu ditugu aste honetan.
Joxe Mari Sors (Euskal Editoreen Elkartea): “Beti bezala, eta Euskal Herrian ohitura dugu, elkarlanean egin beharko dugu aurrera”

2020-05-21
Liburugintzaren sektoreaz aritu gara Joxe Mari Sors Euskal Editoreen Elkarteko presidentearekin. 2008ko krisitik oraindik atera gabe zegoen industriak bigarren kolpe gogorra jaso du konfinamenduagatik eta elkarlana izango da berreskurapenerako giltza, Sors-en ustez.
Liburugintza Covid-19 garaian, Nazioarteko Museoen Eguna eta "Bolante baten historia" dokumentala

2020-05-21
Aste honetan, ARTEKALEn, COVID19aren krisiaz liburugintzan Joxe Mari Sors Euskal Editoreen Elkarteko buruarekin. Gainera, “Bolante baten historia” dokumentala, Nazioarteko Museoen eguna eta Susana Bera fotokazetari iruindarra izango ditugu hizpide.
 
bannerra