Skip to main content

Artekale

7Katu Gaztetxeak astebeteko programa zabalaz ospatu du bere 12. urteurrena

2019-01-24
Bilboko alde zaharreko 7 Katu Gaztetxea hamabigarren urteurrena ospatzen ari da aste honetan. 2007tik hona aldaketa sakonak jaso ditu asanbladak, eta horrekin batera gaztetxeak, eta aste osoan zehar aldaketa horiek islatu nahi izan dituzte egitarau zabal batean. Denetarik antolatu dutela diote gaztetxeko kideek, adin guztietarako eta, jaiaz harago, eztabaidarako tartea zabaltzea irekitzeko helburu argia dute. Urte oso baten lana astebetean laburbilduko du ospakizunak.
7Katu Gaztetxeak 12 urte eman ditu Bilboko Alde Zaharrean

2019-01-24
Bilboko Alde Zaharreko 7Katu gaztetxearen 12. urteurrenak, Hontzak Konpartsaren 2017ko Aste Nagusiko txosnaren apaingarriek eta beste hainbat gaiek hartuko dute Artekale saioa gaurkoan.
Klika, badator Korrika

2019-01-17
Korrikaren ibilidea osoa aurkeztu du AEK-k, Garestik abiatu eta 2535km osatuko ditu Korrikak Gasteizera heltzeko. Horrekin batera, Iruña-Veleia aztarnategiaren, Azkuna Zentroaren hurrengo lau urteetako planaren eta beste hainbaten berri emango dizuegu 2019ko lehenengo Artekalen.
Onintza Enbeitak historia egin du

2018-12-20
Onintza Enbeita da Bizkaiko bertsolari txapelketa irabazi duen lehen emakumea. Artekalen berarekin hitz egin dugu finalari buruz, ezarritako mugarriari buruz eta bertsogintzaz orohar. Gainera, GabonakArte programa, Pedro Salaberriaren azken erakusketa, Izaro Andresen bira amaiera eta beste gai ugari.
Berri Txarrak taldearen agurra eta Entzun! urtekaria

2018-12-13
Berri Txarrak talde nafarrak etenaldi mugagabea egingo duela jakinarazi du. Gainera, Entzun! urtekariaren 68. zenbakia, Bizkaiko Bertsolari Txapelketaren finala eta Oteizaren erakusketa berria dakar gaurko saioak.
Entzun! urtekaria: Musika ardatz, aniztasuna helburu

2018-12-13
Entzun! urtekariak 68. alea argitaratu berri du. 22 urte darama lan-taldeak euskal musika eszenari ekarpena eginez, bihilabetekari formatuan hasieran eta entzun.eus eta urteroko paperezko publikozio batekin gaur egun. Helburua zein den argi du Patxi Gaztelumendi kolaboratzaileak: Aniztasuna.
 
bannerra

bannerra