Skip to main content

Artekale

Andra Mari dantza taldeak musikaz beteko du Galdakao bere 60 urteak ospatzeko

2015-10-29

"Musika Bizia" jaialdia izango dugu Galdakaon, asteburu honetan. Bertan arituko dira Riabó, Kepa Junkera eta Zazpi Sorgiñak, Stetrice, Brian Finnegan eta Gozategi musika taldeak. Asteburuko hitzordu interesgarrienetakoa izango da.

ArteKale | Musikagintzan barrena

2015-10-29

Bixente Martinez eta Amaiur Cajaraville Igelaren Banda taldeko musikariak aurrez aurre jarri ditugu. Erreportajeen tartean, berriz, Aritz Gorrotxategi idazlearen "Koldar hutsa zara" eleberriaz aritu gara. Bestalde bi antzelanen berri izan dugu saioan: "Putinen Guardasola" eta "Kreditua". Asteburuko agenda ere errepasatu dugu.

"Beltzuria" liburuaren zortzigarren irakurraldia

2015-10-22

Ixiar Rozas idazlearen "Beltzuria" liburuaren zortzigarren irakurraldian izan ginen. Iratxe Ezparza eta Lutxo Egiarekin batera, liburuaren ahotsa izan dute hizpide. Saioan bertan esandakoak jaso ditugu.

Mikel Garmendia eta Karlos del Olmo itzultzaileekin solasean

2015-10-22

Euskal Itzultzaile, Zuzentzaile eta Interpreteen Elkarteko kideak gonbidatu ditugu solasaldira. Isilpean egoten diren sortzaileak dira, baina ahotsa badute. Mikel Garmendia EIZIEko lehendakaria eta Karlos del Olmo Senez aldizkariaren zuzendaria izan ditugu solaskide.

“Invoc4tium” musikala Jaso ikastolaren eskutik

2015-10-22

44 ikasle oholtzan, musika, akrobaziak, dantza eta antzerkia uztartzen dituen musikala da. Natura zaintzearen beharraz dihardute. Azaroaren 26an, Donostiako Victoria Eugenian izango dira.

ArteKale | Itzultzaileen ahotsa

2015-10-22

Itzultzaileen nazioarteko eguna ospatu zen iragan irailaren 30ean. Itzultzaile lanetan ibiltzen direnek berriz ere azpimarratu zuten ezinbestekoa dela itzulpen alorrari arreta gehiago jarri eta baliabideak ematea. Literaturako itzulpengintzaz aritu gara Mikel Garmendia EIZIEko lehendakariarekin eta Karlos Del Olmo Senez itzulpen aldizkariko zuzendariarekin. Erreportajeen tartean, Ixiar Rozas idazlearen “Beltzuria” liburuaren zortzigarren irakurraldiak emandakoa jaso dugu. Bestalde, “Ivoc4tium” musikalaren xehetasunak ezagutu ditugu. Azkenik, asteburuko agendari begira BAD jaialdia azpimarratu dugu.

 
bannerra

bannerra