Skip to main content

Artekale

Dantza eta sorkuntza: Igor de Quadra eta Matxalen de Pedrorekin

2015-11-26

Igor de Quadra eta Matxalen de Pedro dantzariak parez pare jarri ditugu. Horman Poster kolektiboko kideak eta Muelle 3 sormenerako eta ikerketarako guneko partaideak dira. Dantza garaikidea eta sorkuntza izan ditugu hizpide. Izan ere, Muelle 3 espazioak 30 urte bete ditu, eta askorentzat erreferentzia garrantzitsua da.

"Ur goiena Ur barrena" diskoa aurkeztu digu Olatz Zugastik

2015-11-26

Olatz Zugasti musikariak Zarauzko Buffalo rock bandarekin grabatu du "Ur goiena, ur barrena" disko berria, eta beraiekin ariko da zuzenean. Izan ere, 23 urteren ondoren bakarkako emanaldietara itzuliko da Zugasti. Donostian eta Durangon ditu hurrengo hitzorduak.

ArteKale | Sormenerako eta ikerketarako espazioak hizpide

2015-11-26

Dantza eta sorkuntzaz aritu gara Igor de Quadra eta Matxalen de Pedro dantzariekin. Bestalde, Olatz Zugasti musikariaren "Ur goiena, ur barrena" disko berria ezagutu dugu. Horrez gain, "Igelak" filmaren errodatzean izan gara eta zuzendari zein aktoreekin hitz egin dugu. Bukatzeko, asteburuko kultura agenda errepasatu dugu.

Zinemagintzaren gure adibideak

2015-11-20

Zinema egiteko metodoa ez da bakarra. Bakoitzak nahi eta ahal duen modura sortzen du. Hain zuzen ere, hiru zinegile gonbidatu ditugu solasaldira, hirurak ikus entzunezkoetan aritzen dira eta lan berria aurkeztu dute. Lara Izagirrek "Un otoño sin Berlin" filma, Aitor Oñaderrak "I Said I Would Never Talk About Politics" animaziozko pelikula eta Eneko Olazabalek "Euskal Harriaren ABDak" film kolektiboa.

40 urteren osteko despedidea

2015-11-19

Euskal Herriko hiriburu eta herrien itzulia egin dute; Hauxe da despedidea kantatu dute, koplak zaharrak zihoen moduan. Taldearen ibilbideaz hainbat iritzi jaso ditugu.

"Futbolariak eta printzesak", topiko sexistekin hautsi nahi duen obra

2015-11-19

Lur eta Odeik libre izan nahi dute, inposaketa eta etiketa sexistarik gabeko mundu aske batean. Mutila izateagatik futbolean jokatu behar dugu? Eta neska izateagatik printzesak atsegin behar ditugu? Galdera hauek taulagainera eraman ditu Eidabe antzerki taldeak.

 
bannerra