Skip to main content

Artekale

Ane Gabarainekin zineaz, telebistaz eta antzerkiaz solasean

2015-09-24

30 urte daramatza oholtza gainean Ane Gabarain aktore donostiarrak. Telebistan eta zineman ikusi badugu ere gehien aritu dena antzerkian izan da. Azken urteetan euskarazko zinemak eginiko ibilbideaz aritu gara. Iaz Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten "Loreak" filma, Jaioneren paperean ikusi genuen Ane, eta urte beteko tarte honetan sari ugari jaso ditu lanak.

Gasteizko Krea eraikinak hutsik jarraitzen du

2015-09-24

Irantzu Lekue artista izan dugu Artekalen. Gasteizko Krea eraikinak itxita jarraitzen duela salatu du gurean. Gasteizko artea eta kultura sustatzeko espazio baten beharra aldarrikatu dute hainbat siortzailek eta #SOSKREA kanpaina jarri dute martxan.

Tabakaleran barrena Ane Rodriguezekin batera

2015-09-24

14 urte pasa dira. Irailaren 11an zabaldu zituen ateak Donostiako Tabakalera kultur garaikidearen zentroak. Bertatik bertara, eraikina ezagutu dugu Ane Rodriguez zuzendariarekin.

Artekale | Espazio kulturalak: Tabakalera eta Krea

2015-09-24

Espazio kulturalen inguruan hausnartu dugu. Kultur eraikinak zertarako dira? Batetik, ireki berri duten Donostiako Tabakalera eraikinera hurbildu gara, eta Ane Rodriguez zuzendariarekin hitz egin dugu. Bestalde, ateak zabaldu ez dituen beste espazio eta hiri bat izan dugu hizpide: Gasteizko Krea eraikina. Irantzu Lekue artistak lekuaren eta #SosKrea kanpainaren berri eman digu. Horrez gain, Ane Gabarain aktorea elkarrizketatu dugu. Telebistaz, zinemaz eta antzerkiaz aritu gara berarekin. Azkenik, asteburuko kultura agenda errepasatu dugu.

Ander Lipus eta Asier Ituarte aurrez aurre

2015-09-17

ArteKale saioan, bi sortzaile aurrez aurre jarri ditugu: Ander Lipus aktorea eta Asier Ituarte musikaria. Sormena, antzerkia eta musika izan ditugu hizpide.

Natura, surfa eta musika ardatz Sopela Kosta Fest jaialdian

2015-09-17

Irailaren 23tik 27ra bitarte ospatuko da Sopela Kosta Fest jaialdiaren bigarren edizioa. Surfa, natura eta musika izango dira jaialdiaren ardatza. Jaialdiak eszenatoki nagusi bi izango ditu: hondartza ingurua eta herriko plaza.

 
bannerra

bannerra