Skip to main content

Artekale

Hirugarrenean ere Marabilli

2015-10-01

Marabilli Sormen Festibalaren III. edizioa egingo dute Ondarroan, urriaren 1etik 4ra. Askotariko egitaraua prestatu dute antolatzaileek. Hala nola, kontzertuak, errezitaldiak, zinema emankizunak eta beste. Aitzol gogoan, festibalaz aritu gara Kirmen Uribe eta Alex Sarduirekin.

ArteKale | Bertso mundua eta Karena

2015-10-01

Atal honetan, Unai Iturriaga eta Igor Elortza bertsolariak aurrez aurre jarri ditugu. 25 urte daramate bertsotan, plazaz plaza. Bertsolari gisa ibilbide luzea egin dute, baino gainera elkarrekin beste proiektu ezberdinetan ibilitakoak dira. Erreportajeen atalean, Karena euskarazko crowdfunding plataforma izan dugu protagonista. Azkenik, asteburuko agenda errepasatu dugu.

Ruper Ordorikak irekiko du “Izar & Star” jaialdia

2015-09-24

Asteburuan musika nagusi izango dugu. Hauxe duzue agenda: Bilbon Izar & Star jaialdiaren seigarren edizioa abiatuko da, Ficoban IrunRock jaialdia eta Sopelan "Sopela Kosta Fest"-ibala . Bertsolaritzan bi proposamen astebururako; batetik, larunbatean, Bilbon bertsolariak eta zientzilariak aurrez aurre"Jakinduriek mundue erreko dau" saioan, eta bestetik, igandean Realak eta Athleticen partiduaren aitzakian VI. Bertso Derbia izango da Donostiako Antzoki Zaharrean.

Ane Gabarainekin zineaz, telebistaz eta antzerkiaz solasean

2015-09-24

30 urte daramatza oholtza gainean Ane Gabarain aktore donostiarrak. Telebistan eta zineman ikusi badugu ere gehien aritu dena antzerkian izan da. Azken urteetan euskarazko zinemak eginiko ibilbideaz aritu gara. Iaz Donostiako Zinemaldian aurkeztu zuten "Loreak" filma, Jaioneren paperean ikusi genuen Ane, eta urte beteko tarte honetan sari ugari jaso ditu lanak.

Gasteizko Krea eraikinak hutsik jarraitzen du

2015-09-24

Irantzu Lekue artista izan dugu Artekalen. Gasteizko Krea eraikinak itxita jarraitzen duela salatu du gurean. Gasteizko artea eta kultura sustatzeko espazio baten beharra aldarrikatu dute hainbat siortzailek eta #SOSKREA kanpaina jarri dute martxan.

Tabakaleran barrena Ane Rodriguezekin batera

2015-09-24

14 urte pasa dira. Irailaren 11an zabaldu zituen ateak Donostiako Tabakalera kultur garaikidearen zentroak. Bertatik bertara, eraikina ezagutu dugu Ane Rodriguez zuzendariarekin.

 
bannerra

bannerra