Skip to main content

Artekale

"Zapran gagoz", ekainaren 3an Lekeition egitekoa den Euskal Eskola Publikoaren Jaiaren bideoklipa aukeztu dute

2018-05-15

Ekainaren 3an Lekeition ospatuko den Euskal Eskola Publikoaren jaiak badu bere bideoklipa. "Zapran gagoz" lemapean, Xabier Amurizek osatu du letra eta Unai Egiak eta Iñigito Txapelpunk-ek sortu dute musika.

Artekale | Gutun zuria eta beste

2018-04-27

Bilboko letren jaialdiak eta beste hainbat kultur kontuk gurutzatu dute Artekale.

Koldo Mitxelena Kultur Gunearen eraberritze sakona

2018-04-19

2040 urtea mugarritzat hartuta, Donostiako Koldo Mitxelena Kultur Gunea berrituko dute. Horrekin batera, Artekale saioan, Azkue Sarien banaketa, Jokoteknia, Maria Carro-ren artelanak, "Iruña molde femeninoan" argazki lehiaketa, "XIX. mendeko Euskal Herrira bidaia" erakusketa eta Negu Gorriak taldearen "Borreoak baditu milaka aurpegi" diskoaren 25. urteurrena hizpide izango ditugu.

Azkue Fundazioaren eta Game Erauntsiaren 'Jokoteknia' jardunaldiak, eta askoz gehiago

2018-03-29

Maiatzaren 12an, euskarazko bideojokoen lehen jardunaldia egingo dute, Bilbon, Jokoteknia izenburupean. Game Erauntsiak eta Azkue Fundazioak elkarlanean antolatu dute eta euskarari bultzada eman nahi liokete. Horren berri jaso dugu aste honetako Artekalen, baina beste zenbait gai ere bildu ditugu: Olatz Salvadorren eta Thierry Biscaryren bakarkako diskoak, besteak beste.

Berri Txarraken emanaldi gogoangarria BEC-en eta beste hainbat

2018-03-23

10300 lagun bildu zituzten Gorka Urbizuk, Galder Izagirrek eta David Gonzalezek Bizkaia Arenan. Bertan bizitakoak gogoraraziko ditugu Artekale saioan. Horrekin batera, Imanol Ubedaren Don Inorrez proiektu berria, Zumaian "Euskararen enigma" edo Boga garagardoaren erronkak ezagutuko ditugu.

 
bannerra

bannerra