Skip to main content
bannerra

Donostiako Udala

200 egitasmo antolatu ditu Donostiako Udalak Euskararen egunaren harira

2019-11-18
Egitasmoen artean aurkitzen da San Telmo museoko doako egitaraua, non euskara ibiltaria erakusketa, kontzertuak, Go!azen telesaileko aktoreen solasaldia, zinema eskaintza eta bertso saio bereziak antolatu diren, beste hainbat ekimenekin batera.
7.000 'mintzalagun' izan ziren iaz Euskal Herrian

2019-10-02
Gaur zabaldu dute Donostiako Mintzalagun egitasmoan parte hartzeko izen-ematea. Euskara ikasten ari diren, baina, hizkuntza erabiltzeko aukera gutxi duten horiei zuzenduriko egitasmoa da Mintzalagun. Aurtengoa, 25. Edizioa izango da.
Frankismoaren biktimak omendu dituzte Donostian

2019-09-13
36ko gerrako eta Frankismoko biktima izan ziren donostiarrak omendu dituzte udaletxe atzeko Igenta kalean dagoen monolitoan. 11:00etan LAB sindikatuak egin du bere omenaldi partikularra. Bozeramaileek adierazi dute, haserre eta triste daudela aurten ere ekitaldiak norberak bere aldetik antolatu dituelako, eta ez era bateratuan. Horren erruduna Eneko Goia alkatea dela esan dute, udaletxeak beti bezela bere ekitaldi propioa antolatu duelako gainontzeko erakunde eta eragileekin kontatu gabe. 12:00etan ekitaldi “ofiziala” egin da. Bertan alderdi guztietako ordezkariek hartu dute parte. Eta lore eskaintza egin diote 36ko gerrako eta frankismoko biktima guztiei. 20 minutuko atzerapenarekin iritsi da Eneko Goia alkatea, bidegi auzian deklaratu behar izan duelako. Eta honek eman duen hitzaldian adierazi du, ez dela inoren aurkako gorrotoa berpizteko unea, biktimen errekonozimendua eta duintasuna defendatzekoa baizik.
EH Bilduk Eneko Goiari eskatu dio alokairu sozialeko etxebizitza zerrendak "desblokeatu" ditzala

2019-09-11
Donostiako Udalak 2015ean onartu zuen Etxebizitzaren Legea. Lege horren ondorioz, aldatu egin zen etxebizitza babestuak esleitzeko sistema. Lege horrek ezinbestekotzat jotzen zuen baremazio irizpide batzuk onartzea lege bete eta pertsonen eskaerak baloratzeko. Rikardo Burutaran EH Bilduko zinegotziak, ordea, salatu du Donostiako udal gobernuak lau urte behar izan zituela 2015eko Etxebizitzaren Legeak agintzen zituen baremazio irizpide horiek ezartzeko. Hain zuzen, azken legegintzaldiaren amaieran onartu zituzten, baina salatu du Donostiako udal gobernuak oraindik ez dituela irizpide horiek praktikan jarri.
Donostiako Udalak 60.000 euro bideratuko ditu Allenen filmaren grabaketara

2019-09-05
Donostiako Udalak 60.000 euroko aurrekontua onartu zuen Woody Allenen filma finantzatzeko, asteartean egin zuten Tokiko Gobernu Batzordean. Zinemagileak Donostian grabatu duen filmaren grabazioak izan dituen gastu batzuk bere gain hartu ditu udalak. Honen aurrean, Elkarrekin Donostia alderdi politikoak salatu du Donostiako Udalak 130.000 euro gastatu dituela Allenen filmaketan. Era berean, nabarmendu dute uztaileko bozeramaileen batzordean alkateak esan zuela ez zutela diru publikorik erabiliko filma finantzatzeko. Bestalde, udal gobernuak uztailaren 15ean adierazi zuen filmaren grabaketak ez zuela turismoarekin zerikusirik. Orain, alkateak azpimarratu du filma interesgarria dela hiriarentzat eta Donostiako Zinemaldiarentzat; horregatik, udal gobernuak ekarpen ekonomiko hori egitea erabaki du. EH Bildu eta Elkarrekin Donostia, aldiz, aurka agertu dira.
Jaietan eraso matxisten aurka egiteko prestatu duen kanpaina aurkeztu du Donostiako Udalak

2019-07-12
Udako jai denboraldia hasten ari den honetan, eraso matxiten aurka egiteko prestatu duen kanpaina aurkeztu du Donostiako Udalak. "Baietzik gabe ezetza da" izango da aurtengo kanpainaren leloa. Donostiako udaletxean egindako aurkepen ekitaldian, Eneko Goia alkateak azpimarratu du gizarte osoari eragiten dion gai bat dela indarkeria matxista, eta beraz gizarte osoaren ardura dela honi aurre egitea. Bereziki nabarmendu nahi izan du gizonezkoek halako jarreran aurrean erreakzionatzeko duten ardura. Erasoak eta tratu txarrak ekiditeko gomendioak biltzen dituzten liburuxka batzuk banatuko dituzte. Bi liburuxka mota izango dira: Gizonei bideratutakoa bata eta emakumezkoei bideratutakoa bestea. Hazitzaile horiek izango dira materiala banatuko dutenak. Horrez gain, informazio puntu berezi bat jarriko da Karmengo jaietarako, Jazzaldirako, Euskal jaietarako eta estropadetarako.
 
bannerra

bannerra