Skip to main content

Donostiako Udala

Donostiako Udalak adierazpen bateratua egin du Ekainaren 28aren harira

2019-06-28
Ekainaren 28aren harira, Udal-adierazpen bateratua irakurri dute gaur Donostian udalbatzan ordezkaritza duten alderdi politiko guztiek. Nazioarteko LGTBI+ eguna dela eta udaletxean jarritako ortzadar bandera bat balkoian jarrita, eta are bandera handiago bat lurrean zabalduta, duela 50 urte New Yorkeko StoneWall Inn-en izandako sarekadak eragindako istiluak gogoan hartuta ekin diote ordezkari politikoek adierazpena irakurtzeari. Bederatzi puntutan banatutako adierazpena EAJ, PSE, EH Bildu, PP eta Elkarrekin Donostiako ordezkariek irakurri dute hurrenez urren. Adierazpena ber bateratua izan den arren, ekitaldiaren amaieran PPko ordezkarien jarrera salatu du Aitzole Araneta, elkarrekin Podemoseko zinegotziak.
Migratzaileek pairatzen duten egoera salatu dute Donostiako udaletxe atarian

2019-06-07
Moraza kaleko eraikin okupatuan poliziak egindako operazioen harira, elkarretaratzea deitu dute hainbat eragilek. Bertan salatu dutenez, egun 200 lagun baino gehiago duade Donostian etxebizitzarik gabe kalean. Azaldu dutenez, horiek denak gutxienez urtebetez egon behar dute kalean erakundeek lo egiteko toki egokia eman diezaieten. Egoera are gogorragoa da ginera etorkinen kasuan.
Elkarrekin Podemosek Donostia eta Gipuzkoarako hautagaiak aurkeztu ditu

2019-03-26
Gipuzkoako Batzar Nagusietako eta Donostiako alkatetzarako hautagaiak aurkeztu ditu gaur Elkarrekin Podemosek. Aitzole Araneta Donostiako alkatetzarako hautagaia izango litzateke eta Batzar Nagusietarako Maria Valiente. Donostia feminista, inkusiboa, anitza eta solidarioa eraikiko dute adierazi dute. Herritarrak erdigunean jartzen dituen lurraldea nahi dute, herritarren bizitzak hobetuko dituzten kalitatezko zerbitzu publikoekin. Era berean adierazi dute Donostiarrak kanporatuko ez dituen hiria eraikitzeko lan egingo dutela eta azpimarratu dute herritarrei ahotsa emango dietela beren egunerokotasunean eragina duten gaiei buruz.
Martxoaren 8ko grebarekin bat egin du Donostiako Udalak

2019-03-06
Martxoaren 8arekin bat egin du Donostiako udalak. Udalbatzar aretoan egin dute udal talde guztiek aho batez onartutako erakunde adierazpenaren irakurketa. Bertan, emakumeek pairatzen dituzten indarkeria eta bazterketa kasuak salatzeaz gain, bidezkoagoa, berdintasunezkoagoa eta demokratikoagoa izango den eredu bat ere aldarrikatu dute.
Donostiako Udal Gobernu Batzordeak hainbat plan onartu ditu

2019-02-12
Donostiako Udal Gobernu Batzordeak hainbat plan onartu ditu: Batetik, gizarte ekintzetan Jarraipena emango diote 2019ko martxoaren 1etik aurrera segidako kontratuari. Asociacion para la Reinserción Social Erroak-ek jarraituko du zerbitzua ematen. Eta bestetik, Intxaurrondoko Otorduak programarii ere kontratua onartu zaio . Horrez gain, Infernuaren Hiri-Antolamenduko Plan Orokorraren aldaketari. 500 etxe bizitza egingo dituzte eta %60a babes ofizialeko etxeak izango dira. Eta Udalak duen dBizi zerbitzuak Bonopak enpresarekin duen kontratua bertan behera utziko du.
Aurtengo inauterien aurkezpena egin du Donostiako Udalak

2019-01-28
Aurtengo inauteriak otsailaren 28tik martxoaren 4ra izango dira. Kartelaren irabazlea Lara Aranzabal tolosarra izan da eta Momo jainkosa Maider Lopez izango da Egiako Denok Taldea konpartsako kidea. Bestalde, aurten Donostia Festak-ek, Donostiako Modaren Klusterrak lagundu eta Garbera merkatal zentroak babestua inauterietako jantzi onenaren sariak banatuko dituzte. Guztira hiru sari izango dira: lehena 2000 eurokoa eta beste biak 1000 eurokoak. Alkate ordetzak sustatutako sariak tokiko merkataritza sustatzeko eta mozorroen kalitatea hobetzeko ekarpen txiki bat egitea du helburu. Horretarako, diru eskutan eman beharrean saria erosketa-baleak izango dira, Donostiako oihal dendetan trukatzeko eta beste urte batzuetako inauterietako jantziak egiteko.
 
bannerra