Skip to main content

bizkaiko foru aldundia

'Emakumeak eta kirola' Espainiako Estatuko biltzarra Bilboko Bizkaia Aretoan ospatuko da

2019-02-13
Valentziako testigua hartu du Bizkaiak eta biltzarraren bigarren edizioa hartuko du otsailaren 25 eta 26an, Bizkaia Aretoan. Foru Aldundiak eta EHUk antolatuta, "berdintasunerantz eskalatzen" lelopean, kirol munduan ibiltzen diren ikusgarritasuna handitzea da jardunaldien helburua, kirolariak izan zein ez. Erreferenteen beharra nabarmendu dute antolatzaileek kirol arloan berdintasunerako pausoak emateko bidean.
Bolintxu haraneko Supersur-eko proiektua gelditzeko eskatu du Supersur Handitzeari Ez plataformak

2019-01-26
Supersur Handitzeari Ez plataformak manifestazioa egin zuen larunbatean, Aldundiak aurrera eramandako proiektuaren gabeziak mahairatzeko, eta Bolintxu haranean egitekoak diren lanen desegokitasuna salatzeko. Bizkaiko Foru Aldundiak, Bilboko metropoliko hegoaldeko saihesbidea edo Supersurra, 2003an onartu eta orain dela zazpi urte jarri zen martxan. Aldundiaren aurreikuspenen arabera, errepideak 24.000 ibilgailu hartuko zituen egunero, eta bestelako autobiak erabat askatuko zituen. 800 milioi euro eta hamarkadetako lana eta gero, aurreikusitako ibilgailuen erdiak erabiltzen du hegoaldeko saihesbidea, eta A-8ko auto-ilarak ohikoak izaten jarraitzen dute. Gauzak horrela, Aldundiak, Pagasarri inguruko Bolintxu haranean hegoaldeko saihesbidea handitzeko proiektua martxan jarriko du. 200 miloi euroko aurrekontuarekin, Arnotegi mendiaren azpiko tunela eta Bolintxu ibaiaren gaineko 174 metroko biaduktua eraikitzea izango da helburua, 4,7 km-ko luzeera izango duena.
EH Bilduk pertsonak jarri nahi ditu Bizkaiko politikaren erdigunean

2018-11-14
EH Bilduko Bizkaiko Ahaldun Nagusia izateko hautagai Bea Ilardiak koaliozioaren ildo nagusiak aurkeztu ditu Bilbon. Pertsona erdigunean jarriko dituzten politikak ditu helburu eta gai garrantzitsuenak enplegua, berdintasuna, mugikortasuna eta fiskalitatea izango direla aurreratu du. Hain zuzen ere, fiskalitate justuago batek bakarrik hobetu dezake bizkaitarron bizitza Ilardiaren ustez.
Bizkaiko Aldundiak bere Euskaraldiaren hamaikakoa aurkeztu du

2018-10-16
Unai Rementeria Ahaldun Nagusia buru, langileez osaturiko taldea da eta aurkezpenean, hamaikakoarekin batera, aldundiaren menpeko erakunde eta fundazioetako ordezkariak ere egon dira. Lorea Bilbao Kultura eta Euskara Diputatua baikor agertu da Euskaraldiarekiko.
Urriaren 4an abiatuko da aurtengo Bizkaiko Bertsolari Txapelketa

2018-09-25
Finala, Abenduaren 15an izango da Miribillan, Bilbao Arena pabilioian. Txapelketaren aurreneko 5 kanporaketetan 30 bertsolarik hartuko dute parte. Horietatik 10 helduko dira finalaurrekoetara, non joan den edizioko 8 finalistak batuko diren lehiara.
Eten egin dute 'De Miguel auzia', defentsa eta Fiskaltza akordio bila ari direlako

2018-09-17

'De Miguel auzia' etenda geratu da bi asterako, fiskala eta Alfredo de Miguelen abokatua akordiora heltzekotan direlako. Josu Izagirre fiskalak egin du epaiketa eteteko eskaera, eta baieztatu du, Arabako EAJko kargudun ohiei eragiten dien auzian, 26 akusatuekin akordioa ixteko asmoa duela. Auzipetu guztiak, eta auzian parte hartzen ari diren Eusko Jaurlaritzako zein Bizkaiko Foru Aldundiko ordezkariak ados agertu dira erabakiarekin.

Dirudienez, auzipetuek egozten zaizkien delituak onartuko dituzte zigor eskaerak murriztearen trukean. Momentuz, De Miguelenetzat eskatzen du zigorrik handiena Fiskaltzak: 54 urte; eta 32 eta 4 urte bitarteko zigorrak gainerakoentzat. Orotara, 439 urteko kartzela zigorra, eroskeria, dirua zuritzea eta prebarikazioa leporatuta, besteak beste.

Arabako Probintzia Auzitegiko epailearen aurreran deklaratzen hastekoak ziren gaur De Miguel auziko akusatuak. Urtarrilean abiatu zen ustezko ustelkeria sarea ikertzeko ahozko epaiketa, eta 26 lagun daude akusatuen aulkian; tartean, Alfredo de Miguel Arabako EAJko buruzagi ohia. Hark izan behar zuen deklaratzen lehena, gaur, 09:30ean, baina ez du egin.

Ustezko iruzurragatik Euskal Autonomia Erkidegoan sekula egin den epaiketarik handiena da De Miguel auzikoa. Epaiketa hasi zenetik, ehunka lekuko eta dozena bat peritu pasatu dira auzitegitik. Besteak beste, jakin da De Miguelek 25 sozietate inguru sortu zituela propio iruzur egiteko.

 
bannerra