Skip to main content

sorkuntza

Jon Maia: "Krisi hau aukera bat izan daiteke sistema hau aldatzeko"

2020-06-16
Etxealdian zehar sortutako artikulu baten ondoren, Jon Maiak "Bihar Tomorrow" ekimenaren bultzatzaileetako kide gisa azaltzen zaigu. Beste mundu bat posible dela aldarrikatuz landutako iniziatiba hain zuzen ere. Elkarrizketaren tartean, Beñat Zarrabeitia lankideak berarekin hitz egin du.
Elements, Olatz Larumberekin dantzan

2020-05-22
Dantzaren sorkuntza eta esperimentazioa gertutik.
Harrapazank eszena programa azken fasean sartu da: hautatu dituzte bost finalistak

2020-05-14
Harrapazank eszena programa bere azken fasean sartu da eta epaimahaia osatzen duten bost coach-ek finalistak aukeratu dituzte dagoeneko. “IsIndaHouse” deitu diote aurtengo edizioari, hamabostgarrena, izan ere, parte-hartzaileek etxetik egindako lanak bidali dituzte, aurrez aurreko aurkezpenik gabe pandemiak hala behartuta. Ugaitz Alegria coach-aren ustez, horrek aukera gehiago eman die partehartzaile batzuei, beste batzuentzat zailago izan den arren. Hala ere, Bilboko gazteek sorkuntza maila altua erakutsi dute eta proposamen anitz jaso ditu epaimahaiak. Ugaitz Alegria coach-aren ustez, horrek aukera gehiago eman die partehartzaile batzuei, beste batzuentzat zailago izan den arren. Hala ere, Bilboko gazteek sorkuntza maila altua erakutsi dute eta proposamen anitz jaso ditu epaimahaiak.
Sorkuntza sustatzeko edukiak, #TabakaleraEtxean ekimenaren bidez

2020-04-23
Donostiako Tabakalera kultura garaikideko nazioarteko zentroak "sorkuntza sustatzeko" programazio berezia estreinatu du berrogeialdi honetarako.
Musikariak ikastetxeetan: Iker Lauroba

2019-12-13
Iker Laurobak, Nafarroako Musikariak Ikastetxeetan programaren baitan egindako saioetan izan gara sorkuntza prozesuaz eta euskal musikaren oinarri diren Mikel Laboa, Benito Lertxundi, Ez dok amairu... garaia errepasatu dugu.
Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa sendotzeko jardunaldia egingo dute Azpeitian

2019-10-03
Euskal kultur sorkuntzaren transmisioa sendotzeko jardunaldia antolatu dute Udako Euskal Unibertsitateak, Jalgi elkarteak, Elkar fundazioak, Hik Hasi egitasmoak, Ikas Elkar enpresak eta Azpeitiko Udalak. Lehenengo jardunaldia urriaren 19an egingo dute Azpeitiko Basazabal jauregian. Ekimena ziklo baten hasieratzat jo dute, euskal kultur sorkuntzaren transmisioa egituratzeko eta sendotzeko. Lehen saioan kulturgintzaren eta kultur transmisioaren egoera aztertuko dute hezkuntza arautuaren ertzetatik.
 
bannerra

bannerra