Skip to main content

IratiElizalde

Gorka Morenori elkarrizketa migrazioaz eta Kataluniari buruzko analisia Saioa Baleztenarekin

2018-09-12
Denboraldiko lehen saioan, Ikuspegi Inmigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendari Gorka Morenorekin solastu gara, eta Diadaren biharamunean, Kataluniako egoera aztertu dugu Saioa Baleztenarekin.
Solasaldia: hezkuntza akordioa, abiapuntua ala aukera galdua?

2018-05-31

Akordiorako oinarriak zehaztu dituzte Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan, bi urte pasako mobilizazio eta negoziazio aldi baten ondoren. Miren Zubizarreta (ELA), Aitor Nuñez (LAB), Ana Perez (Steilas) eta June Bidegurenekin (CCOO) aztertu dugu.

Analisia: zentsura mozioan, nor bereari begira

2018-05-31

Pedro Sanchezek Mariano Rajoy presidentearen kontra aurkeztutako zentsura mozioaren ingurukoak analizatu dituzte Jurdan Arretxe (Noticias de Gipuzkoa), Beñat Zaldua (Gara) eta Jon Olanok (Berria).

Hezkuntza akordioari buruzko solasaldia, zentsura mozioaz analisia eta Bea Egizabal

2018-05-31
Araba, Bizkai eta Gipuzkoako hezkuntza publikoan lortutako akordioa izan dugu hizpide sindikatuetako ordezkariekin, Jurdan Arretxe, Beñat Zaldua eta Jon Olanok zentsura mozioaren ingurukoak analizatu dituzte, eta umorea Bea Egizabal edo Mari Domingik ekarri digu.
Bidegurutzea | Paxkal Indo: "Frantziaren hautu tekniko eta ideologikoen kontra borrokatu behar dugu"

2018-05-03

Iparraldeko ikastolek aparteko hazkundea bizi dute; datorren ikasturtean ere, 230 ikasle gehiago izango dituzte, baina Frantziako Hezkuntza Ministerioa ez dago prest behar beste irakasle jartzeko. Egoera horren aurrean, Seaskak planto egin du, eta mobilizatzera dei egin die herritarrei.

Bidegurutzea | Ziklo armatuaren amaiera, eta datorrena

2018-05-03

Joxe Felix Azurmendi kazetariak eta Estitxu Garai irakasle eta ikerlariak ETAren desegitearen inguruko zenbait ertz analizatu dituzte Bidegurutzeko solasaldian.

 
bannerra

bannerra