Skip to main content
bannerra

gipuzkoako foru aldundia

Gipuzkoak 915 milioi euro izango ditu 2020. urtean, iaz baino %4,5 gehiago

2019-10-29
39,7 milioi euro gehiago izango ditu hurrengo urtean Gipuzkoako Foru aldundiak lurraldean inbertitzeko, Markel Olano diputatu nagusiak azaldu duenez. Historian zehar izandako bigarren aurrekonturik altuena da, 2009. urtekoaren atzetik.
Erresidentzietako langileek lortutako akordioa finantzatzeko eskatu diote berriz Foru Aldundiari

2019-07-12
Erresidentzietako langileek patronalarekin lortutako akordioa finantzatzeko eskatu diote berriz ere Gipuzkoako Foru aldundiari. Donostiako kaleetan barrena manifestazioa egin ondoren Aldundiak Gipuzkoa Plazan duen egoitza nagusiaren atarian bildu dira langileak. 26 greba egun bete dituzte dagoeneko, eta guztira 88 egiteko asmoa dute. Arduragabekeriaz jardutea leporatu diote langileek Markel Olanoren Foru Gobernuari. ELAk gogorarazi dute 30 hilabete igaro direla dagoeneko negoziazio mahai hori martxan jarri zenetik, baina ordutik ona ez dela ezer aldatu zihurtatu dute sindikatuaren ordezkariek.
Gipuzkoa Basketek Urrezko LEB ligan jokatu ahal izango du datorren denboraldian

2019-07-02
Hori posible egingo duen akordioa sinatu dute Gipuzkoako Foru Aldundiak eta klubak. Urrezko LEB liga estatu mailako saskibaloiko bigarren maila altuena
Elkarrizketarako deia egin dio GuraSOSek Aldundiari

2019-02-23
4.000 lagun baino gehiago bildu ziren larunbatean Donostiako kaleetan, GuraSOSek deitutako manifestazioarekin bat egiteko. Adostasunari esan baietz lelopean, Zubietako errauste plantari eta hondakinak kudeatzeko politikei buruz hitz egiteko deia luzatu zioten beste behin ere Gipuzkoako Foru Aldundiari.
Iñaki Igerategi bere suhiltzaile postura itzul dadin eskatuz elkarretaratzea egin dute

2019-01-22
Iñaki Igerategi bere suhiltzaile postura itzultzeko eskatuz elkarretaratzea egin dute Gipuzkoako 50 bat suhiltzailek, Aldundiaren atarian. Sei urte espetxean eman ondoren, kalera irtendakoan bigarren zigor bat betetzen ari dela salatu dute bertan bildutakoek.
"Gardentasunik eza" egotzi dio GuraSOSek Gipuzkoako Foru Aldundiari

2018-11-26
GuraSOS elkarteak gipuzkoarrek foru aldundiko agintariengan duten mesfidantza nabarmendu dute erraustegiaren inguruko ikerketak aztertuta. Elkarteak zein Gipuzkoako Foru Aldundiak egindako partaidetza prozesuetako emaitzak berdintsuak direla adierazi dute: bietan, "erakundeekiko sinesgarritasun falta" aipatzen dute herritarrek, baita erraustegiak ekar ditzakeen osasun arazoekiko "kezka" ere.
 
bannerra

bannerra