Skip to main content

Anabel Arraiza

Bakartxo Ruiz: "Momentu berezia zen eta politikan sartzeko beharra zegoen"

2018-10-01
Ajoarrieroa saioko atal honetan Bakartxo Ruiz elkarrizketatu du Anabel Arraiza lankideak. Hainbat esparrutan bizitako esperientzietan oinarriturik, hezkuntzan, politikan, lagunartean,...nola moldatzen den jakin dugu.
#Zbutaka "Gure oroitzapenak", Joseba Sarrionandiaren literaturatik pantaila handira

2018-09-27
Donostiako Zinemaldia aurrera doa eta gaurkoan, Zurriolako Butakan, Anabel Arraiza lankidearen eskutik Lutxo Egia eta Mikel Arrondo jaso ditugu "Gure oroitzapenak" film kolektiboaren inguruan aritzeko. Lana, Joseba Sarrionandiaren literatur lanetatik abiatzen da eta 12 sortzaileren lana bildu du. Bestalde, "Gallo" dokumentaleko protagonista den Aitor Fresnedo ere Zurriolako Butakatik igaro da.
#ZButaka Fermin Muguruzaren Black is Beltza ikusteko sarrera guztiak agortu dira

2018-09-26
Anabel Arraiza lankidea Fermin Muguruza eta Beñat Beitiarekin elkartu da Black is Beltza filmaren inguruan aritzeko. Erakusketa, komikia eta kantaren atzetik, orain, Black is Beltza pantaila handira iritsi da. Zinemaldiko pase guztietako sarrerak agortu dira. Horrekin batera, gaurkoan Martxoak 3 filmaren lehen emanaldia burutu dute eta Amaia Aberasturi aktorearekin egon gara. Gaizka Izagirrek "Jainkoak ez dit barkatzen" dokumentalaren kritika egin du, Lezo de Urreiztietaren bizitza harrigarria kontatzen duen lana eta hainbat zinegileek Ramon Agirrerentzako mezuak bidali dizkigute.
#ZButaka "Oreina", "Jainkoak ez dit barkatzen" eta Ramon Agirre gaurko protagonistak

2018-09-25
Anabel Arraiza lankidearen eskutik, Koldo Almandoz-ek zuzendutako "Oreina" filmera gerturatuko gara, Laulad Ahmed Saleh eta Patxi Bisquert aktoreen bitartez. Horrekin batera, "Jainkoak ez dit barkatzen" dokumentalaren berri emango digu Josu Martinez zuzendariak. Eguneko beste izarretako bat Ramon Agirre da, aktore donostiarrak Zinemira saria jasoko du. Azkenik, Urtzi Urkizuren bidez umorea bidelagun izango dugu eta Gaizka Izagirrek "Oreina" filmaren kritika egingo du.
#ZButaka 200 dantzari baino gehiago Telmo Esnal-en "Dantza" lan berrian

2018-09-24
Anabel Arraiza lankidearen eskutik, Telmo Esnal errealizatzaileak egindako "Dantza" obra izan dugu hizpide. Lanean parte hartu duten Ainara Ranera eta Gorka Otamendiren hitzak jaso ditugu baita. Horrekin batera, Gaizka Izagirrek Oier Aranzabalen "Margolaria" filmaren kritika egin du. Kanaldude, Irutxuloko Hitza, Berria, Zinea.eus eta Gaztezulo-rekin batera elkarlanean egindako saioa.
Bakartxo Ruiz: "Momentu berezia zen eta politikan sartzeko beharra zegoen" (AURRERAPENA)

2018-09-30
Irailaren 30ean, 21:00etan, egun EH Bilduko parlamentari lanetan dabilen Bakartxo Ruiz elkarrizketatzeko aukera izango dugu. Sukaldean aritzeko trebetasunak erakutsiko dizkigu eta bide batez, hainbat kontu airatzeko aukera eskainiko digu.
 
bannerra