Skip to main content

Anabel Arraiza

#ZButaka Zinemaldiaren bigarren egunean, "Margolaria", "Baules" eta "592 goiti" lanen orbitan

2018-09-22
Donostiako Zinemaldiaren bigarren egunean, Anabel Arraiza lankidearen eskutik, "Margolaria", "Baules" eta "592 goiti" obrak ezagutzeaz gain: Gaizka Izagirreren kritikatako tartea izan dugu, baita Urtzi Urkizuk gidatutako sekzioan umoreari ekiteko ere.
Abel Barriola: “P=ilotak bere alde erromantikoa badauke”

2018-09-23
Ajoarrieroa saioko atal honetan Abel Barriola izan du solaskide Anabel Arraiza lankideak. Bere umore eta naturaltasun osoz, etxeko ateak ireki eta haurtzaroa, afizioak, pilotaren gazi gozoak, aitatasuna... eta baita ondorengo asmoak ere izan dira jorratu dituzten gaiak.
#ZButaka Abiatu da Zinemaldia, gaur ez da "Another day of life" Donostian

2018-09-21
Hamaika Telebistak, Berriak, Kanaldudek, Irutxuloko Hitzak, Gaztezulok eta Zinea.eus-ek elkarlanean bultzatutako proiektua da Zurriolako Butaka. Donostiako Zinemaldian zehar, egunero, festibalean gertatzen denaren berri emango dizuegu. Anabel Arraiza lankideak aurkeztuta, gaurkoan, "Another day of life", Polonia eta Euskal Herriaren artean bultzatutako animazko filmaren ingurukoak aztertu ditugu Amaia Remirezekin batera. Gainera, Gaizka Izagirrek lanaren inguruko soslaia aipatu du, Raul de la Fuente zuzendari iruindarraren lana aipatuz. Bestalde, "Basque Selfie"-ko ekoizle Agus Barandiaran elkarrizketatu eta Zinemira saria jasoko duen Ramon Agirre mitikoaren adierazpenak bildu ditugu. Umoreak ere tartea izan du, Urtzi Urkizuren eskutik.
AURRERAPENA: Abel Barriola, “pilotak bere alde erromantikoa dauka”

2018-09-17
Iraiaren 23an, 21:00etan, Abel Barriola jarriko dugu sukalde lanetan. Bere ohiko grazia galdu gabe, profesional izandako denborak, aurrekoak, oraingoak eta gerokoak kontatuko dizkigu.
Joli Pascualena, umorea bidelagun

2018-09-16
Ajoarrieroa saioko atal honetan, Joli Pascualena abeslaria elkarrizketatu du Anabel Arraiza lankideak. Gonbidatuak egindako ibilbidea ardatz: hezkuntza mundutik, oholtza gaineko musika eta interpretazio mundura, ezkutuko lanak kudeatzen dituen bitartean.
Aurrerapena: Joli Pascualena, umorea bidelagun

2018-09-16
Irailaren 16an, 21:00etan, Joli Pascualenarekin, bera berpizten duen baratxuri zopa prestatuko dugu. Bere ibilbidea, zailtasunak eta garaipenak komentatzen ditugun bitartean sorpresak ere jasoko ditu gure gonbidatuak.
 
bannerra