Skip to main content

Anabel Arraiza

Patxi Huarte, "caballo loco" izatetik "Zaldieroa" bilakatzeraino

2018-08-13

Ajoarrieroa saioko atal honetan Patxi Huarte “Zaldieroa” elkarrizketatu du Anabel Arraiza lankideak. Ikastola garaiak, irratigintza, militantzia, marrazkigintza, mugak,...bizitzako pasarte ezberdinak bere ohiko kritika eta umorearekin aztertzeko parada eskaini digu.

Abuztuaren 12an, 21:00etan Patxi Huarte (Zaldieroa)

2018-08-07

Abuztuaren 12an, 21:00etan Zaldieroa bezala ezagutzen dugun Patxi Huarterekin sukaldatuko dugu. Egungo egoerarekin kritikoa da, momentu batzuekin haserretzen da, baina bere umorea ere hizpide izango dugu saio honetan.

Ainhoa Aznarez: emakume euskaldun, feminista eta errepublikarra naiz

2018-08-07

Ajoarriero saioko atal honetan Podemos Ahal dugu Orain bai-ko kide eta Nafarroako Parlamentuko lehendakaria den Ainhoa Aznarez Parlamentutik atera eta sukaldari lanetan jarri du Anabel Arraiza lankideak. Marmitakoa prestatzen duen bitartean politikan sartzearen arrazoiak eta Nafarroa eraikitzeko duen ikuspegia partekatu dizkio.

Abuztuaren 5ean, 21:00etan Ainhoa Aznarez

2018-07-03

Abuztuaren 5ean, 21:00etan, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria den Ainhoa Aznarez gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Sukaldean eroso dabilen bitartean politika munduko iritzi eta asmoen berri emango digu.

Hodei Magoa, han eta hemen ilusioa zabalduz

2018-07-03

Ajoarrieroa saioko atal honetan Hodei Magoa izanen du Anabel Arraiza lankideak sukaldean bikotekide. Hasierako garaiak, beldurrak, ospitale kontuak oraina eta geroa bezalako kontuen inguruan aritu dira baina magiak ere bere lekua izango du saioan zehar.

Uztailaren 1ean, 21:00etan Hodei Magoa

2018-06-25

Uztailaren 1ean, 21:00etan, Hodei Magoarekin sukaldatuko dugu baina sukaldatzeaz gain magia eta ilusioaren munduan murgiltzeko parada izango dugu.

 
bannerra