Skip to main content

Beñat Zaldua

Alemanian egiten den test kopurua EAEn egiten denaren bikoitza da

2020-03-31
Araban, Bizkaian eta Gipuzkoan COVID-19a antzemateko Alemanian baino test gehiago egiten direla adierazi du Lakuako Osasun Sailak. Beñat Zaldua kazetariak datuak alderatu ditu, eta Miguel Sanchez Plangintza Sanitarioko zuzendariak esandakoa okerra izan daitekeela ondorioztatu du. Azken asteetan, Alemanian 6.238 test egin dituzte, milioi bat biztanleko; Euskal Autonomia Erkidegoan, 3.677.
Beñat Zaldua (NAIZ): "Mahai honetan ez da akordio politiko mamitsurik egonen"

2020-02-27
Beñat Zaldua kazetariak Torra eta Sanchezen arteko bileraren analisia kontatu digu.
Beñat Zaldua: "Gakoa sozialistek zein akordio mota bilatzen duten izango da"

2019-10-07
Antonio Costa Portugaleko lehen ministro izaten jarraituko du. Alderdi Sozialistak argi eta garbi irabazi zituen atzo hauteskundeak Portugalen, baina ez du gehiengo osoa lortu eta horren analisia egin du Beñat Zaldua kazetariak.
GAKOAK | 2019-09-11

2019-09-11
Gaurko Gakoak saioko protagonista Diada Kataluniako Egun Nazionala izango da. Egunean zehar gertatutakoa kontatzeaz gain, arratsaldeko mobilizazio nagusiko analisiak jasoko ditugu Igor Susaeta BERRIAko kazetariaren eta Beñat Zaldua GARAko kazetariaren eskutik.
GUREAN GAUR+: 4113 torturatu eta Kataluniako hauteskundeak

2017-12-21

Paco Etxeberria forenseak zuzendutako ekipoak 4113 tortura kasu aitortu ditu, Eusko Jaurlaritzak zigileztatuko txostenean. Honek, PSE-EE-ren kritika eragin du eta EH Bilduren salaketa. Gaiaren inguruan, Ekhiñe Atorrasagastiren eskutik, Martxelo Otamendirekin hitz egin dugu.

Bestalde, platoan, Egoitz Askasibar eta Patxi Gaztelumendiren laguntzarekin, Kataluniako hauteskundeak izan ditugu hizpide. Telefono bidez, Jon Olano, Ion Telleria eta Beñat Zaldua izan ditugu. Sare sozialen ekoizpena, Beñat Zarrabeitiaren eskutik.