Skip to main content

saio osoa

Txari Eleta: "Euskara ikasi behar nuen bai ala bai"

2018-11-25
Ajoarrieroa saioko atal honetan Txari Eleta elkarrizketatuko du Anabel Arraiza lankideak. Sukaldari ikasketak egin arren, AEKn ikasle eta irakasle, iirratia, musika,...alor ezberdinetan egindako ibilbidean bildutako esperientzia kontatuko digu.
Atearen Bestaldetik: Torturak Euskal Herrian utzitako arrasto latza aztergai

2018-02-14

Milaka izan dira azken hamarkadetan torturaren eragin latzak pairatu dituzten herritarrak. Torturaren Aurkako Egunean, praktika anker hau pairatu duten bi lankide aurrez aurre jarri ditugu- Iñaki Uria Hamaika Telebistako zuzendaria eta Miren Azkarate Hamaika Telebistako kazetaria. Euren arteko solasaldiarekin batera, memoria ariketa, eta bestelako testigantzak bildu ditugu. 2010an torturatu zuten Eneko Compains EHUko doktore eta zuzenbide irakaslearena, Amaia Izko abokatuarena eta Oihana Barrios sikologoarena.

100000 lagun inguru presoen eskubideak babestu eta espetxe politika aldatzearen alde

2018-01-13

Sare herritarrak deituta, eguraldi txarrari aurre eginez, jende uholdea bildu da Bilbon. Bertan, espetxe politikaren aldaketa aldarrikatu eta euskal presoen giza eskubideak babestea aldarrikatu zuten. Eguneko irudi nagusiak, bertan bildu ditugu.

 
bannerra

bannerra