Skip to main content
bannerra

Nafarroa Gaur saioa

Torturaren erabilera sistematikoa aztergai

2019-02-12
Torturaren erabilera sistematikoa aztergai Amaia Izko eta Roxika Iriarterekin. Artzaia erakusketa Iruñeko Ingurumen Museoan.
Tokiko maparen legea hizpide

2019-02-05
Aste honetako Nafarroa Gaur saioan, Xabi Lasa Tokiko Administrazioko zuzendariarekin hitz egin dugu Mapa Lokalaren legeari buruz, eta Amaia Remirez 'Another day of life' animaziozko filmeko zuzendariarekin ere egon gara.
Nafarroako Gobernuak Nekazaritzako Elikadura Kooperatiben lan ildoa aurkeztu du

2019-01-30
Asteazkenero bezala Nafarroako Gobernuak bilera izan du eta gaurkoan, Manu Ayerdik eta Maria Solanak agintariek adostutako akordioak aurkeztu dituzte. Bost izan dira aurkeztu dituzten gai nagusiak: nekazaritzako elikadura kooperatiben proiektua, Nafarroako Kanala, NavarraBiomed-en inbertsioa, Basozainen araudia eta maskoten legea.
Polizia eredu eta armen erabilera, eztabaidaren abiapuntua

2019-01-29
Nafarroa Gaur saio honetan Aingeru Zudairerekin egon gara polizia ereduaz eta armen erabileraz hitz egiten. Zudairek begia galdu zuen polizia batek botatako pilotakada baten ondorioz eta ostegunean hasiko da ustezko errudunaren aurkako epaiketa. Kirol arloan Jagoba Arrasate elkarrizketatu dugu, Osasunako entrenatzailea. Kultur arloan "Izotza apurtzen den ertza" lana aurkezten dugu
Autogestio eredua gatazkaz haratago

2019-01-22
Nafarroan Gaur saioan autogestio ereduaz jardun gara Errotxapea eta Maravillas gaztetxeetako kideekin. Gatazkaz haratago, guneotan sortzen diren bizikidetza eta bisimodu esparruez eta horrek izan ditzakeen bilakaerez aritu zaizkigu. Eskola jazarpena El Langui aktore eta rap egilearekin landu dugu. Azkenik, Pamplona Negra festibala Baluarten bisitatu dugu.
Azkoien, langile borrokaren mapan

2019-01-15
URte berria gainezka iritsi da Nafarroara, panoramako hainbat alderditan. Azken asteak bereziki oparoak izan dira aldarrikapenei dagokienez. Erreportajean, askok mugarritzat jo duten Huerta de Peraltako langileen greban sakonduko gara, lehen sektoreari orokorrean begirada bat botaz. Laura Perezekin elkarrizketatu gara Orain Bai eta Podemosen arteko auziaren inguruan haren ikuspuntua eman diezagun. Azkenik Zorroztarri erakusketa bisitagai izango dugu.
 
bannerra

bannerra