Skip to main content
bannerra

HIRIBURUAN

Udalak osatu ondoren, begirada guztiak PSN-k egingo duenarengan jarrita daude

2019-06-17
Hiri eta herrietako udalbatza berriak osatu ondoren, begirada guztiak Nafarroako parlamentura begira daude orain. Nafarroako hainbat alkatetza Navarra Suma koalizioaren eskuetan utzi eta EH Bilduri ezarritako betoaren ostean, Geroa Bai-k enplazamendu zuzenea egin dio PSN-ri. Hiriburuan saioan, egoeraren errepasoa osatu dugu Izaskun Duque eta Mikel Arruabarrenarekin batera.
Nafarroako balizko akordioak, taularen erdigunean

2019-06-10
Larunbatean osatuko dira udal gobernu berriak eta begirada guztiak Iruñean gertatuko den horretan fokalizatuko dira. Horrekin batera, EAJ-k eta PSE-EEk euren arteko akordioa iragarri duten egunean, egoera politiko aztertu dugu Egoitz Askasibar, Iñigo Santxo eta Ion Ansarekin batera.
Nafarroako erakundeen etorkizuna Madrilen erabakiko ote da?

2019-06-03
Igaro berri diren hauteskundeen zikloaren ostean, orain balizko akordio eta itunen garaia da. Erakunde ezberdinetako egoerek arreta bereganatu dute azken orduetan, bereziki Nafarroako kasuan. Izan ere, PSOEk ez du begi onez ikusten PSNk EH Bilduren abstentzioa negoziatzea. Guzti honen inguruan aritu gara Gorka Mostajo eta Izaskun Duquerekin batera.
Balizko aliantzak eta gobernu akordioak, maiatzaren 26ko gauaren ondoren iritsiko dira

2019-05-06
Hego Euskal Herriko alderdi politikoak, apirilaren 28ko bozen ondoren, maiatzaren 26ko hauteskundeetara begira daude. Orduan finkatuko dira, balizko gobernu aliantzak. Bestalde, epaileek argi berdea eman diete Carles Puigdemont, Toni Comin eta Clara Ponsatí-ri Europako parlamentuko hauteskundeetarako hautagai izateko. Guzti honen inguruan aritu gara Elsa Pamparacuatro eta Izaskun Duquerekin batera.
Pedro Sanchezen garaipenak eskumako hirukoaren gainbehera ekarri du; Euskal Herrian, EAJ eta EH Bilduren emaitza onak

2019-04-29
123 jarleku lortuta, Pedro Sanchez-ek eta PSOE-k irabazi dituzte Espainiar Estatuko hauteskundeak. Orain, akordioak egiterako orduan, zer nolako erabakiak hartuko dituzten jakiteke dago. Hego Euskal Herrian, EAJ nagusi eta EH Bilduk bere ordezkaritza biderkatu du. Beñat Zarrabeitia lankidearen gidaritzapean, Neskutz Rodriguez, Ion Ansa, Ion Andoni Del Amo eta Egoitz Askasibarren analisiak bildu ditugu.
Erreferenduma lege bilakatu nahi du Gure Esku Dagok

2019-04-01
Bilboko Euskalduna Jauregian egindako ekitaldian, Gure Esku Dagok Amalur Alvarez eta Josu Etxaburu bozeramaile berriak aurkeztearekin batera, "herri ekimenaren bitartez erreferenduma lege" bilakatu nahi dutela adierazi zuten. Amaia Arenal eta Arantza Urkaregirekin batera, aktualitate politiko eta soziala aztertu ditugu.
 
bannerra

bannerra