Skip to main content

HIRIBURUAN

Altsasuko gazteen aldeko elkartasun olatua, hauteskundeen testuingurua eta gerra ontziaren presentzia hizpide

2019-03-25
60000 lagun, horietariko asko Katauniatik etorritakoak, bildu ziren Altsasun Audientzia Nazionalaren azken ebazpena arbuiatzeko. Sakanako gazteen egoera, apirilaren 28an zein maiatzaren 26an egitekoak diren hauteskundeak, Getxon izandako gerra ontzia edo egoera sozioekonomikoa aztergai izan ditugu Gorka Mostajo eta Garbiñe Espejorekin batera.
Hauteskundeen aurreko eta osteko aliantzak aztergai

2019-03-13
Martxoaren 8ko greba feministaren ondarea azaldu eta datozen hilabeteetan izango ditugun hitzordu elektoralak aztertu ditugu Hiriburuan saioan. Beñat Zarrabeitia lankidearen eskutik, Izaskun Duque, Ramon Varela, Josean Elgezabal eta Xabi Sanchez-ekin batera.
Martxoak 8, bizitzak erdigunera

2019-03-12
Hamarnaka milaka pertsona kalera atera ziren martxoaren 8an egindako greba feministan. Hiriburuan saioan, egunak emandako guztia errepasatu genuen, hirigune handietan zein eskualdeetan izandako mobilizazioen bilduma osatu genuen.
Katalunia, hauteskundeak eta martxoaren 8ko greba feminista, hurrengo asteetako arreta gune nagusiak

2019-02-25
Aktualitate politikoa hizpide, Hiriburuan saioan, Beñat Zarrabeitia lankidearen gidaritzapean eta Begotxu Olaizola zein Izaskun Duque-ren parte hartzearekin, hurrengo asteetan herritarren interesa sortuko dituzten hiru ardatz aztertu ditugu: Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa, apirilaren 28ko espainiar Estatuko hauteskundeak eta martxoaren 8ko greba feminista.
Katalunia eta erabakitzeko eskubidea, Espainiar Estatuaren krisiaren zein hauteskundeen gako nagusia

2019-02-18
Pedro Sanchez-ek espainiar Estatuko hauteskunde orokorrak apirilaren 28rako deitu ditu. Bien bitartean, Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketak aurrera jarraitzen du. Polarizazio testuinguru honen baitan, Gure Esku Dagok manifestazioa egin zuen igandean Donostian, erabakitzeko eskubidearen alde eta Kataluniako preso politikoekiko elkartasuna adierazteko. Guzti honen inguruan aritu gara, Gorka Mostajo, Josu Unanue eta Fermí Rubiraltarekin batera.
Espainiako alderdi ultraeskuindarrek uste baino jende gutxiago bildu zuten eta baliteke Sanchezek hauteskundeak aurreratzea

2019-02-11
45000 pertsona inguru bildu ziren PPk, Ciudadanos-ek eta Vox-ek Pedro Sanchez-en aurka Madrilen deitutako elkarretaratzean. Espainiako presidentearen erantzuna, hauteskundeak apirilaren 14ra aurreratzearen aukera mahai gainean jartzea. Dena, Kataluniako buruzagi independentisten aurkako epaiketa hastear dagoenean. Guzti honek Euskal Herrian izan dezakeen eragina aztertu dugu Begoña Errazti, Bea Ilardia eta Neskutz Rodriguezekin batera.
 
bannerra

bannerra