Skip to main content
bannerra

HIRIBURUAN

"Apustu etxeak, XXI. mendeko droga berria"

2019-02-04
Azken urteetan, apustu etxeen presentzia biderkatu egin da. Euskal Herriko hiri, herri eta auzoetan, bertako kirol talde gehienen babesle gisa, internet edo publizitate oldarkorraren bitartez. Egoera honi aurre egiteko asmoz, Eragin Bilbo plataformak mozioa sartu du udaletxean. Taldeko kide Pablo Lizarraga elkarrizketatu dugu. Horrekin batera, Igor Meltxor eta Aitziber Ibaibarriagaren iritziak bildu ditugu.
Mundua Venezuelara begira

2019-01-28
Iragan den astean Juan Guaidók bere burua Venezuelako presidentzat autoproklamatu ostean, asko izan dira mundu mailan azaldutako erreakzioak. Azkena, Europar Batasunarena, Nicolas Maduro Venezuelako presidenteari zortzi egunen buruan hauteskundeak deitzeko eskaera eginez. Estatu kolpe saiakeraren ondoren, mundu mailan bloke ezberdinen osaketa bistaratu da. Guzti honen inguruan, zein euskal presoen auziaz eta Podemos-en krisiari buruz, mintzatu gara Patxi Gaztelumendi eta Sonia Gonzalezekin batera.
Bilboko eremu metropoliarrari buruz hausnartzeko Plaza Hutsa

2019-01-23
Iragan den urtarrilaren 12an, Durangon egindako saioaren ostean, Ezker Abertzaleak bultzatutako Plaza Hutsa ekimenak Bilboko eremu metropoliarra izango du ardatz. Sektore, esperientzia eta eragile ezberdinen parte hartzearekin, Euskal Herriko biztanleriaren herena eta eragin politiko, mediatiko eta sozial erraldoia duen eremuaren inguruko gogoetak partekatuko dituzte otsailaren 8 eta 9an Bilbon eta Porugaleten. Ibon Meñika Hiriburuan saioan egon zen iniziatibaren ingurukoak azaltzen.
Aurrekontuen eztabaida eta Podemos-en krisia aztergai Madrilen, Plaza Hutsa-ren saioak Euskal Herrian

2019-01-21
EAJ eta EH Bildu Madrilgo gobernuko aurrekontuei begira daude, indar abertzaleak Sanchezen gobernuak proposatzen dituen neurrien inguruan hitz egiteko prest azaldu dira. Bestalde, Iñigo Errejonek Mas Madrid-ekin bat egin ostean, egoerak lurrikara eragin du. Bestalde, Euskal Herrian, Plaza Hutsa ekimenak Bilboko eremu metropoliarrean bi saio egingo ditu otsailean. Guzti honen inguruan aritu gara Egoitz Askasibar eta Ibon Meñikarekin batera.
Inaxio Oiartzabal (Sare): "Ideologia ezberdinak dituzten pertsonen arteko lankidetzan sakondu behar dugu"

2019-01-14
Iragan den urtarrilaren 12an Baionan eta Bilbon egindako mobilizazioek 85000 pertsona bildu zituzten, euskal presoen eskubideen alde. Hiriburuan saioan, Inaxio Oiartzabal Sareko kidea izan dugu, manifestazioen balantzea eginez eta aurrera begirakoak aztertuz, euskal presoei aplikatzen zaizkien salbuespeneko egoerak gainditzea lehentasun gisa markatuz.
Helburu berdinekin baina nostalgiarik gabe, gazte mugimendua molde eta erronka berriak lantzeko asmoz

2018-12-17
2019ko apirilaren 19tik 22ra bitartean, Ernai eta Aitzina antolakundeek bultzatuta, Gazte Topagunea egingo dute Lemoan. Euskal Herriko gazte mugimenduaren sorkuntzaren 40. urteurrenaren harira, bertan militatzen edo militatu duten Iratxe Delgado, Ibon Meñika eta Karlos Renedo elkartu ditugu, ibilbide historiko errepasatzeko baino, aurrera begirako erronkak aztertzeko asmoz.
 
bannerra

bannerra