Skip to main content

HIRIBURUAN

Durangoko Azoka igarota, euskal kulturaren etorkizuneko erronkak aztergai

2018-12-10
115000 lagunek bete dute Durango azken bost egunetan zehar, Gerediaga elkarteko Nerea Mujikak balorazio positiboa egin du Hamaika Telebistako mikrofonoetan. Behin Landako guneko argiak amatuta, aurrera begirako erronkak izan ditugu hizpide Hiriburuan saioan, kultura kontsumiteko era berriak, aldagai digitalak, publikoaren ohitura aldaketak, sortzaileekin lotzen gaituzten harremanak eta bestelakoak ardatz, Lutxo Egia eta Patxi Gaztelumendirekin batera. Hortaz gain, Koldo Otamendi lankideak Izaro Andres musikariari egindako elkarrizketa ikusi dugu baita.
Dagoeneko 220000 euskal herritarrek parte hartu dute Gure Esku Dagok deitutako herri galdeketetan

2018-11-19
Gure Esku Dagok jauzi kualitatiboa eman du Donostian herri kontsulta eginez. Gipuzkoako hiriburuan, Irunen, Alonsotegin, Balmasedan eta Zallan egindako galdeketetan 28000 lagunetik gora bozkatu zuten. Horiek horrela, dagoeneko, 220000 dira parte hartu duten herritarrak. Hiriburuan saioan, Beñat Zarrabeitia lankidearen bidez, hiri eta herri hauetako giroa, Gure Esku Dagoko kideen balorazioak eta nazioarteko begiraleen adierazpenak jaso ditugu.
Enkarterri, herri galdeketen olatu berriaren helmuga berria

2018-11-12
Azaroaren 18an, Gure Esku Dagok herri galdeketa gehiago deitu ditu. Kasu honetan, Donostian, Irunen, Alonsotegin, Balmasedan eta Zallan. Hiriburuan saioan, Beñat Zarrabeitiaren eskutik, Enkarterriko herrietako ordezkariak izan ditugu eta orain arte egindako lanketa eta galdeketaren ingurukoak partekatu ditugu Monica Garcia, Arkaitz Segura eta Oskar Carballorekin batera.
Espetxe politika: Giza eskubideen urraketarekin amaitu eta bideorri partekatua eraiki

2018-11-05
Hiriburuan saioan, Espetxe politika ardatz: Erradiografia, giza eskubideen urraketa, bideorri konpartitu baten beharra eta herritarren mobilizazioa. Horrekin batera, senide eta lagunek lehen pertsonan pairatzen dituzten urraketa kontatuko dizkigute. Beñat Zarrabeitia lankideak aurkeztuta, Inaxio Oiartzabal, Itziar Sinde eta Joxe Anjel Aramendiren parte hartzearekin
Cabacas kasuko epaiketak eredu polizial berri bati ateak irekiko ote dizkio?

2018-10-29
Iñigo Cabacasen heriotza argitzeko epaiketa izango dugu hizpide Egoitz Askasibar eta Sonia Gonzalezekin batera. Hortaz gain, Beñat Zarrabeitiak gidatutako saioan, Jair Bolsonaro hautagai ultraeskuindarrak Brasilgo bozetan lortutako garaipena aztertuko dugu.
IDK Gipuzkoaren denboraldi hasiera bikaina hizpide

2018-10-23
Saskibaloian, emakumezkoen ligaren hasierak euskal taldeen lan bikaina erakutsi digu. Izan ere, Girona eta Perfumerias Avenida-rekin batera, Araski, Lointek Gernika eta IDK Gipuzkoa dira hiru garaipen eskuratu dituzten taldeak. Ondorioz, lidertza partekatzen dute. Maria Lasa jokalari ohiak, IDK Gipuzkoaren inguruko analisia osatu zuen Hiriburuan saioan, Azu Muguruzak zuzentzen dituen nesken lana goratuz, ikusgarritasuna aldarrikatuz eta eurentzako babesa eskatuz. Honatx bere analisia.
 
bannerra

bannerra