Skip to main content

HIRIBURUAN

Prekarietatea, gazteen bizi proiektuak baldintzatzen dituen errealitatea

2018-05-29

Langabezi tasa altuak, ordu edo egunen araberako kontratuak, multinazional handiek eskaintzen dituzten baldintza urriak, gurasoen etxetik joateko ezintasuna, atzerriratzea edo alokairu bat ordaintzeko zailtasunak. Hauek dira, prekarietarearen ondorioz milaka gaztek Bilboko eremu metropoliarrean pairatzen duten egoera. Guzti honen inguruan aritu gara gaurko monografikoan, Beñat Zarrabeitia lankidearen eskutik eta Pablo Lizarraga, Iratxe Delgado, Mikel Ruiz eta Ander Bilbaoren parte hartzearekin.

Arantza Corrales: "Arazoa sistema bera da eta 26an berriro ere hori salatzeko kalera aterako gara"

2018-05-22

Emakumezko pentsiodunek pairatzen dituzten eskubide urraketak zein prekarietate egoera larriak salatu asmoz, plataforma ezberdinetako emakumezkoek hilaren 26an Bilbon eta Euskal Herriko beste hainbat puntutan deitu dituzten mobilizazioetan parte hartzeko deia egin zuten. Ondoren, Duintasuna plataformako kide den Arantza Corrales-ekin egoteko aukera izan genuen.

Bilbao Basket: ACBko finala jokatzetik, LEB ligara, aurreikusitako jaitsiera baten arrazoiak

2018-05-21

Kasik 10000 zaleren aurrean Baskoniaren aurka jokatutako norgehiagokan, Bilbao Basket-ek maila galdu zuen. Apenas zazpi urtetan, ACB-ko azpitxapeldun izatetik, LEB ligan jokatzera igaroko dira beltzezko gizonak. Hainbat urtetan pairatutako arazoen ondorio gisa, burbuilak eztanda egin ostean, laguntza publikoen amaiera eta taldea egituratzean egindako akatsek zerikusi zuzena izan dute. Orain, klubaren bideragarritasuna kolokan egonik ere, aro berri bat hasten da. Horretarako, Beñat Zarrabeitia gure lankidea eta Cris Garcia, Andoni Urbistondo eta Jon Larrauri kazetarien iritziarekin batera, Martxel Lopez abokatuaren hausnarketa bildu dugu.

Pentsiodunak: Euskal udaberri sozialaren ikur

2018-05-21

Datorren maiatzaren 26an, Euskal Herriko pentsiodunek mobilizazio berriak iragarri dituzte. 1080 eurotako pentsio minimoa eskatzeko, zaintza eta bestelako oinarrizko eskubideak bermatuko dituzten neurri publikoak aldarrikatu eta euren ezinegona berriro ere azaleratzeko. Egoeraren inguruan hitz egiteko, Xabier Isasa, Itziar Madariaga eta Jospo Barrutia izan ditugu platoan. Eta, horrekin batera, Duintasuna plataformako Arantza Corrales elkarrizketatu dugu.

Errepublikaren atarian edo preautonomismoan? Katalunian, Torraren eskutik, independentismoak aro berri bat ireki du

2018-05-15

Gehiengo sinplez eta CUP-en abstentzioari esker, Quim Torra-ren hautagaitzak aurrera egin du Katalunian. Ondorioz, blokeo egoeratik irten, eta presidente berria izango dute. Bere hitzartzean, Torrak "Errepublika egiten" jarraituko dutela eta "presidentea Puigdemont" dela azpimarratu ditu. Hiriburuan saioan, Bilbotik Bartzelonara jauzia eman eta egoera aztertu dugu, Patxi Gaztelumendi eta Arkaitz Fullaondorekin batera.

Errepublikaren atarian edo preautonomismoan? Katalunian, Torraren eskutik, independentismoak aro berri bat ireki du

2018-05-14

bannerra

bannerra