Skip to main content

HIRIBURUAN

Herritarron ituna, erabakitzeko eskubidea eremu urbanoetan eta ekainaren 10eko giza katea hizpide

2018-05-07

Dagoeneko 189000 herritarrek hartu dute parte Gure Esku Dagok antolatutako herri galdeketetan, kultura demokratioaren bidean sakonduz. Hurrengo ekimen masiboak, maiatzaren 19an Nafarroan egingo duten giza armarria eta ekainaren 10ean Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu giza katea. Hiriburuan saioan, Beñat Zarrabeitiaren eskutik, erabakitzeko eskubidearen indarguneak eta une honetan dituen zailtasunak aztertu ditugu Ainhoa Latatu, Tere Laka eta Koldo Castañosekin batera.

Etxebizitza, luxu izatetik eskubide bilakatzera

2018-04-30

Eremu urbano guztien antzera, etxebizitzaren auziak berebiziko garrantzia du Bilbon. Horiek horrela, Hiriburuan saioan, Beñat Zarrabeitiaren eskutik, monografikoa osatu nahi izan dugu Sonia Gonzalez, Aitziber Virgel eta Alaitz Argandoñaren parte hartzearekin.

Athletic: Aurrera begirako erronkak, kirol alorretik harago

2018-04-16

"Herritik sortu zinalako, maite zaitu herriak", hala dio talde zuri-gorriaren ereserkiak. Tradizionalki banatuta bizi izan den jendarte bateko eremu kohesionatzailea izan da Athletic. Orain, ziklo on batean murgilduta, gizonezkoen lehen taldeak denboraldi txarra egin du.

Baina, Hiriburuan saioan, aurrera begira jarri nahi izan dugu, klubaren erronken inguruan hitz egin asmoz. Beñat Zarrabeitiaren gidaritzapean, Asier Laraudogoitia zein Gontzal Astorki izan ditugu platoan eta Juan Carlos Latxaga, Olatz Calvo, Ane Urkiri Ansola eta Joseba Vivanco-ren iritziak jaso ditugu baita.

Ezkerraldea, motore industrial izatetik zerbitzu eremu bilakatu den eskualdea: Aukerak, erronkak eta gabeziak

2018-04-09

Barakaldo, Sestao, Santurtzi eta Portugalete: 4 udalerri, 230000 biztanle inguru, eskualde bakarra. 30 urteren buruan, Bizkaiko eta Euskal Herriko industrigune nagusi izatetik, hirugarren sektorea nagusi den gune izatera igaro da. Kultur aniztasunaren ikur, zein da Euskal Herriko demografia, izaera eta identitatean duen pisua? Zeintzuk dira eskualdeko gabezi eta erronkak?

Beñat Zarrabeitia lankidearen eskutik, honen inguruan aritu gara Cristina Pascual eta Izaskun Duquerekin. Hortaz gain, Danel Sola, Eder Alvarez, Iker Casanova eta Endika Abad-en iritziak bildu ditugu.

Euskal kultura urbanoa existitzen da?

2018-03-26

Nola irudikatu eta egituratzen da euskal kultura Bilboko eremu metropoliarrean? Nola garatzen dira transmisioa eta tendentziak? Nola hautsi estereotipoekin, gure komunitatearenak zein kanpokoak? Estrategia segmentaturik dago? Hauek eta beste hainbat galdera plazaratu ditugu Hiriburuan saioan. Beñat Zarrabeitiaren eskutik, Endika Abella 121 Krew taldeko abeslaria, Irati Agirreazkuenaga unibertsitate irakasle eta antzezlea zein Patxi Gaztelumendi kazetaria izan ditugu gurekin.

HIRIBURUAN: Ekitaldi handien dirdira eta itzala

2018-03-19

Bizkaiko instituzio nagusietatik azaldu dutenez, aurten ekitaldi handien urtea izango da. Horiek horrela, errugbiko Champions eta Challenge Cup-eko finalak, Espainiako Itzuliaren etapa, MTV European Awards sariak edo World's 50 Best Restaurants ekimenak jasoko ditu herrialdeak. Horiek horrela, gaiaren inguruan aritu gara Iñaki Zarraoa, Sonia Gonzalez eta Arkaitz Fullaondorekin batera. Beñat Zarrabeitiaren gidaritzapean, aukerak eta arriskuak aztertu ditugu, hiri errelatoa, errentagarritasun ekonomikoa, turismoaren efektuak, nazio marka eta aurrera begirakoak.

 
bannerra

bannerra