Skip to main content

Ajoarrieroa

Iñaki Villanueva: Eskulturgile eta musikaria

2018-11-04
Ajoarrieroa saioko atal honetan Iñaki Villanueva artisauarekin egin du hitzordua Berriozarren Anabel Arraiza lankideak. Nagusiki eskulturgile bezala izan duen ibilbideaz eta esperientziaz hitzegin duten arren Khous taldeko abeslari bezala ere aritu zaigu.
Iñaki Villanueva, eskulturgile eta musikaria.

2018-10-31
Azaroaren 4an, 21:00etan, Iñaki Villanueva eskulturgilearekin sukaldean aritzeko aukera izango dugu. Lehenengo artisau lan haietatik gaur arteko lanetara egindako bidaiaz gain, Khous taldeko abeslari bezala egindako ibilbideaz ere galdetuko diogu.
Amaia Izko, euskal presoen asistentzian eta defentsan lanean

2018-10-28
Ajoarrieroa saioko atal honetan Amaia Izko abokatuarekin izan da Anabel Arraiza lankidea. Espainiako auzitegi nazionalean dagoen egoeraz, euskal preso politikoen egoeraz, orain arteko ibilbideaz eta baita AEKko eta dantzari izandako garaiaz aritu da.
Amaia Izko, euskal presoen asistentzian eta defentsan lanean

2018-10-22
Urriaren 28an, 21:00etan, euskal presoen defentsan urte asko daramatzan Amaia Izko abokatua izango dugu sukaldean. Urte guzti hauetan zehar bizi izandako esperientziaren inguruan arituko zaigu, Auzitegi Nazionalean lan egiteak dituen zailtasun eta oztopoak azalduz.
Gorka Armendariz: “Leihotikan” bizimodu bat da

2018-10-21
Ajoarrieroa saioko atal honetan Leihotikan taldeko abeslaria den Gorka Armendariz elkarrizketatu du Anabel Arraiza lankideak. Sukaldean aritzeaz gain, ikastola garaian sortutako taldearen hasieratik gaur egunerainoko nondik norakoak azaldu dizkio.
Gorka Armendariz: “Leihotikan” bizimodu bat da

2018-10-18
Urriaren 21ean, 21:00etan, Leihotikan musika taldeko abeslaria den Gorka Armendariz jarriko da sukaldari lanean. Bere burua lotsatitzat duen lagunak taldearen anekdota ezberdinak, lorpenak eta gerorako asmoak kontatuko dizkigu.
 
bannerra

bannerra