Skip to main content

Ajoarrieroa

Ainhoa Aznarez: emakume euskaldun, feminista eta errepublikarra naiz

2018-08-07

Ajoarriero saioko atal honetan Podemos Ahal dugu Orain bai-ko kide eta Nafarroako Parlamentuko lehendakaria den Ainhoa Aznarez Parlamentutik atera eta sukaldari lanetan jarri du Anabel Arraiza lankideak. Marmitakoa prestatzen duen bitartean politikan sartzearen arrazoiak eta Nafarroa eraikitzeko duen ikuspegia partekatu dizkio.

Abuztuaren 5ean, 21:00etan Ainhoa Aznarez

2018-07-03

Abuztuaren 5ean, 21:00etan, Nafarroako Parlamentuko lehendakaria den Ainhoa Aznarez gertutik ezagutzeko aukera izango dugu. Sukaldean eroso dabilen bitartean politika munduko iritzi eta asmoen berri emango digu.

Hodei Magoa, han eta hemen ilusioa zabalduz

2018-07-03

Ajoarrieroa saioko atal honetan Hodei Magoa izanen du Anabel Arraiza lankideak sukaldean bikotekide. Hasierako garaiak, beldurrak, ospitale kontuak oraina eta geroa bezalako kontuen inguruan aritu dira baina magiak ere bere lekua izango du saioan zehar.

Uztailaren 1ean, 21:00etan Hodei Magoa

2018-06-25

Uztailaren 1ean, 21:00etan, Hodei Magoarekin sukaldatuko dugu baina sukaldatzeaz gain magia eta ilusioaren munduan murgiltzeko parada izango dugu.

Isabel elizalde: ez dakit bertze era batera lan egiten

2018-06-25

Ajoarrieroa saioko atal honetan Isabel Elizalde kontseilariarekin egin du hitzordua Anabel Arraiza lankideak. Baina bere lagun handia den Koteto Ezkurra izango dugu sukaldean nagusi. Bertako produktuak, bertako errezetak...aspaldiko eta oraingo kontuak entzuten ditugun bitartean.

Ekainaren 24an, 21:00etan Isabel Elizalde

2018-06-18

Ekainaren 24an, 21:00etan Doneztebera egingo dugu salto. Bertan Isabel Elizalde kontseilari eta euskaltzalearen inguruko hamaika kontu ezagutuko ditugu eta bide batez Koteto Ezkurra erremontista handia izanen dugu sukaldean lagun.

 
bannerra

bannerra