Skip to main content

Ajoarrieroa

Oier Sanjurjo, etxeko zelaian.

2018-04-26

Ajoarrieroa saioko atal honetan, Oier Sanjurjorekin egon gara. Anabel Arraiza lankidearekin izandako solasaldian jaso bezala, kirolaz gain Oierren egunerokoa pixka bat gehiago ezagutzeko, bai eta bere egungo kezkak zein diren jakiteko aukera izan dugu.

Maiatzaren 6an, 21:00etan Zuriñe Hidalgo

2018-04-26

Maiatzaren 6an, 21:00etan Zuriñe Hidalgorekin arituko gara sukaldatzen. Hamaika saltsatan dabilen arren tartetxo bat egin du bizitzaren saltsei inguruan gurekin aritzeko.

Apirilaren 29an, 21:00etan Oier Sanjurjo futbolaria

2018-04-19

Apirilaren 29an, 21:00etan Oier Sanjurjoren sukaldean sartuko gara. Aitzaki ederra futbolaz gain beste gai batzuen inguruan hitz egiteko.

Haizea Zamora: txapelketa hoberenetan egotea dut helburu

2018-04-19

Ajoarrieroa saioko bigarren atalean, Haizea Zamorarekin egon gara. Sukalde lanetan jartzearekin batera, Anabel Arraiza lankidearen eskutik Haizearen lorpen eta erronkei buruz hitz egiteko aukera izan dugu. Kirolaz gain bere haurtzaroko eta gaztaroko bizipenen inguruan ere aritu gara.

Apirilaren 22an, 21:00etan Haizea Zamora kirolaria

2018-04-16

Apirilaren 22an, 21:00etan Haizea Zamora kirolaria izango dugu sukaldatzen. Padel eta Pala arloetan bide luzea egindakoa eta garaipen handiak lortutakoa den arren bera gehiago ezagutzeko aukera izango dugu.

Iñaki Perurena, harria: leiho eta kabi

2018-04-13

Ajoarrieroa saioaren lehen atalean, Iñaki Perurenarekin solastu gara. Anabel Arraiza lankidearen eskutik, Leitzara joan gara eta bertan, sukaldatzen ari ginela, Perurenaren ibilbidearen inguruan hitz egiteko beta izan dugu. Kirola, telebista eta beste hainbat esparrutan bildu dituen esperientzien inguruan mintzatu gara.

 
bannerra

bannerra