Espainiako Kongresuan laister eztabaidatuko duten eutanasiaren legea aztertu dugu solasaldian, eta UEUk kaleratutako ‘Itzalitako kalabazen berpiztea’ liburuaz aritu gara Jaime Altunareki elkarrizketan.
Bizkaiko Kaleratzerik Ez! plataformako kidea da Eder Mitxelena, Eta Euskal Ekonomistak elkargokoa Endika Alabort. Aitziber Etxezarreta ekonomialari eta irakaslearen iritzia ere jaso dugu.
Ainhoa Etxaide eta Agus Hernanekin analizatu dugu HNT Harremanetarako Nazioarteko Taldearen agurra eta Brian Currinen hitzartzea. Estrasburgoko Auzitegiak zigorren metaketaz emango duen ebazpenaren inguruan, Amaia Izko eta Joxerramon Bengoetxearen iritziak jaso ditugu.
Lurraldea eta Hizkuntzari buruzko IV. Jardunaldian, arnasguneez aritu dira, eta hauen babestetik, prebentziotik garapenera pasatzeko beharraz hausnartu dute. Horri buruz aritu gara Miren Segurolarekin, UEMAko koordinatzailearekin.
Segregazioaren inguruan aritu gara Sabin Zubiri (Zubiak Eraikiz), Lurdes Imaz (EHIGE), Ana Perez (Steilas) eta Koldo Telliturekin (Ikastolen Elkartea) eta arnasguneen prebentziotik garapenerako jauzia egiteaz UEMAko koordinatzaile Miren Segurolarekin.