Skip to main content

Bidegurutzea

Indarkeria sexistaren kontrako erantzunez solasaldia Mila Amurrio eta Alba Fatuarterekin

2018-10-04
Sistema judiazialean eta politika publikoetan indarkeria sexistaren aurrean hartzen diren neurriez hitz egin dugu Mila Amurrio eta Alba Fatuarterekin, solasaldian, eta Naia Torrealdai eta Garbiñe Biurrunen iritzia ere jaso dugu.
Idoia Trenor: "Kontua da jabetzea noiz egiten dugu euskaraz eta noiz ez, eta ahalduntzea"

2018-09-27
Idoia Trenor Euskaraldiaren antolaketan bete-betean dabil. Ondo ezagutzen du proiektua: aitzindari izan zen Egia auzoko esperientzian sustatzaile ibili zen eta gerora etorri diren beste esperientziak aztertu ditu.
Pentsio sistema publikoaz solasaldia Janire Landaluze eta Jon Bernat Zubirirekin eta Idoia Trenorrekin, Euskaraldiaz

2018-09-26
Janire Landaluze ELAko sindikalistak eta Jon Bernat Zubiri ekonomialari eta EHUko irakasleak pentsio sistema publikoa nola egin litekeen bideragarri aztertu dute; bestalde, Idoia Trenor Bagera elkarteko kidea elkarrizketatu dugu, ondo ezagutzen baititu Euskaraldia eta honen aurrekariak.
Pentsio sistema publikoa hizpide Janire Landaluze sindikalista eta Jon Bernat Zubiri ekonomialariarekin

2018-09-27
Azken zortzi hilabeteotan seigarren mobilizazio handia deitu dute pentsiodunek urriaren 1erako. Testuinguru honetan, pentsio sistema publikoa nola egin litekeen bideragarri azteztu dugu, besteak beste.
Gorka Moreno (Ikuspegi): "Harrera sarea egon badago, erakunde publikoetan"

2018-09-12
Ikuspegi Inmigrazioaren Euskal Behatokiko zuzendariarekin analizatu dugu luze eta zabal migrazioaren fenomenoa.
Balizko hurrengo krisi ekonomikoez Endika Alabortekin eta aktualitate politikoaz Edurne Begiristain eta Jurdan Arretxerekin

2018-09-19
Lehman Brothers lehertu zeneko hamargarren urteurrena aitzaki, krisi ekonomikoaren ondorioez eta berriro gertatzeko aukerez aritu gara Ekonomistak Euskal Elkargoko ekonomialariarekin eta ikasturte politikoari begira jarri gara, berriz, kazetariekin.
 
bannerra